AKTUALITATEA


| 2024-04-16 13:51:00

2017an, Sopelan, Urdulizko Ospitalea irekitzea eta saihesbide baten beharra ziren solasgai nagusiak, Ospitalea helmuga eta jatorri zuten ibilgailuen trafiko guztia Sopela, Larrabasterra eta Olabide kaleetatik igaro ez zedin. 2017an, Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko foru-diputatua Imanol Pradales zen, eta erabat egin zuen Sopelako Saihesbide horren aurka (2017ko uztailaren 19ko Deia irakur daiteke).

EHBilduko bozeramaileak erantzun zion, eta 7 urte igaro diren arren, merezi du eztabaida hura gogora ekartzea gaia gaurkotasun osoa baitu oraindik. Lokatz horietatik lohi hauek: Sopelak ez du saihesbiderik eta trafikoak gora egiten jarraitzen du. Une hartako EHBilduko artikulu osoa berridazten dugu.

 

Urdulizko Ospitalea dela-eta Batzar Nagusiek muzin egiten digute sopeloztarroi

Guillermo Vío Sopelako EHBilduko zinegotziak sinatutako iritzi artikulua

Joan den astean, Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko foru diputatu Imanol Pradalesek, Batzar Nagusietan egindako agerraldi ofizialean, hainbat adierazpen onartezin egin zituen, Sopelako bizilagunak mespretxatzen dituztenak.

Beste batzuen artean, hau dio:
Ospitalerako sarbideak Urduliz eta Sopelako udalen ardura dira, Aldundiak lehen foru-titulartasunekoak ziren hiri-zeharkaldiak laga baitzizkien.

Lehenik eta behin, izotza izan behar da, adierazpen gutxiesgarriagorik ez erabiltzeagatik, herriaren erdialdetik igarotzen diren errepide – kale horiek udalari laga zitzaizkiola aitzakia giza erabiltzeko... Udaletxeko plaza zeharkatzen duen kaleaz ari gara, eta lagapen horiek 2004-2006 ikasturtean egin ziren. Inork ba al zekien 2004-2006 urteetan ospitaleari buruz ezer? Inork ba al zuen informazio pribilegiaturik?... Baina, batez ere, onartzen al du Sopelako egungo gobernu-taldeak (garai hartan EAJ) ospitalerako sarbideak Sopelaren erantzukizuna direla? Onartzen al du EAJk eskualdeko ospitale baterako sarbideak EZ direla foru errepideen sistemaren parte izan behar?

Hau ere badio Imanol Pradalesek:

• Ospitalerako "beharrezko bidea" Eusko Jaurlaritzak diseinatu zuen, bi udalekin koordinatuta, eta Sopelako Bilduko udal-gobernuak aurreko legegintzaldian hiru administrazioen artean adostutako irtenbidea "blokeatu" zuen.

Zein bideragarritasun plan hitzartu zuen EAJren gobernu taldeak, gero Bilduk blokeatu zuena? Bilduk "bakarrik" blokeatu zuen Olabide kaletik Urdulizerako sarbidea...! Ah! hori al da ospitalera sartzeko bideragarritasun plan osoa? Hori hitzartu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Sopelako EAJk? Sarbide hori da aurreikusita zuten gauza bakarra? Bide batez, egungo alkateak esan ohi du errepide hori industrialderako sarbidea dela... Badirudi Imanol Pradalesek kontra egiten diola.

Gure haserreak gora egiten jarraitzen du Pradalesek ospitalera sartzeko hainbat erakundek planteatutako aukerei buruzko iritzia ematen duenean:

• Udalek beraiek baloratu behar dituzte, nahiz eta ohartarazi ez dutela azterlan teknikoen laguntzarik.

Lehenik eta behin, guztiz uko egiten diot esanari: aurreko legegintzaldian BILDUren alkatetzaren enkarguz ospitalerako sarbide alternatiboen azterketa teknikoak egin ziren, eta ingeniari eta arkitekto ospetsuen talde batek garatu zituen azterketa tekniko guztiak; are gehiago, azterketa hori Aldundiari aurkeztu zitzaion. Baina niri edo Pradales jaunari sinetsi ala ez: Zeren zain dago udalak sahiesbidea baloratzeko?

Azkenik, Imanol Pradalesek honako hau jakinarazten digu:

• Urdulizko ospitale berria irekitzeak "ez du distortsio larririk eragin" ingurunean.

Zertan oinarritzen da hori esateko? Nork ditu datu horiek, eta nondik ateratzen dira? EHBilduk berriki galdetu dio udaleko informazio-batzorde ofizialean Udaltzaingoaren arduradunari, eta erantzun digu haiek ez zekitela ezer gai horri buruz... ez zutela inolako daturik. Bide batez, inork kontatu al ditu gaur egun Sopelan entzuten diren anbulantzia-sirenak?