Uztailean izandako Udal Osoko Bilkuran ia aho batez onartu ziren bi puntu Sopelako hezkuntza-instalazio publikoen (Iberre eta Zipiriñe) espazio kronikoaren gabezia gainditzeko. Aurrerapauso esanguratsuak diren bi puntu hauen alde 16 BAI (EHBildu, PNV, PSE, Elkarrekin-Sopela) eta 1 EZ (Sopelako Auzo Alternativa) eman ziren.
Iberre institutua: Lursailak aldez aurretik eskuratzea
Abaron lursailak aldez aurretik eskuratzea onartu zen ondorioz udalak lursail horiek zuzenean Hezkuntza Sailaren lagatzeko eta institutua handitu ahal izateko. Alegazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, lagapena irailean zehaztuko da ziurrenik.
Zipiriñe eskola: Loroñoko lurrak Hezkuntzari lagatzea.
Prozesuaren "hasierako onarpena" bozkatu zen, eta aurreikusten da urtarrilean amai daitekeela prozesua "Loroño" izeneko lur-zatia Hezkuntza Sailaren esku utziz hezkuntza-instalazio berriak eraiki ditzan.
Oso balorapen positiboa: 16 BAI, 1 EZ
Gobernu Taldeak (EHBildu eta Elkarrekin-Sopela) bi puntu horiek aurkeztu zituen: "lursail horiek Eusko Jaurlaritzari lagatzea aurrerapauso handia da Sopelak hezkuntzaren arloan egindako erreklamazio historikoak konpontzeko", eta EHBilduk oso positibotzat jo du osoko bilkurak ia aho batez babestu izana neurri horiek.
EAJren jarrera aldaketa eta emandako BAIetza balioesten ditugu. Urteotan EAJ hainbat proposamen defendatu ondoren: "San Andres inguruko lursail berriak institutu baterako, edo egungo Zipiriñe handitzea eta Goiene kalea okupatzea", oraingoan onartu egin du 2021eko urtarrilean Zipiriñeko hezkuntza-komunitatearen gehiengoaren iritzia eztabaida-prozesua egin ondoren.
HBilduri, aldiz, zaila egiten zaio Sopelako Auzo Alternatibaren EZetza ulertzea. Izan ere, Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Abaroko lurren jabeen txosten juridikoak eta teknikoak zalantzan jarri zituen, eta Zipiriñeren lurren lagapenaren gaia gai-zerrendatik ateratzeko eskatu zuen. Eta zaila da hori ulertzea, bere programa publikoan Auzo Alternatibak honako hau esaten duenean hitzez hitz: "Zipiriñe eta Iberre hedapena bultzatu". Ulertezina.