AKTUALITATEA


| 2021-12-28 10:38:00

Modus Vivendi hotelaren berabilera-aldaketak, joan den azaroan osoko bilkuran jorratutakoak (EH Bilduk kritikatu egin zuen aldaketa hori), oso irregulartasun garrantzitsua utzi du agerian: baimendutako gehieneko eraikigarritasunaren igoera esanguratsua (kasu honetan, baimendutakoaren % 11 baino gehiago). Hirigintzairregulartasun gehiago al daude Sopelako eraikuntza berriko etxebizitzetan? Zein eremutan gertatzen dira arau-hauste horiek eta zein etxebizitza-motatan?

Beharrezkotzat jotzen dugu hirigintza-ikuskapenak egitea, hirigintza-plangintzaren berezko zehaztapenetara egokitzen ez diren jarduketa mota horiek eta beste batzuk eteteko eta zuzentzeko. Horregatik guztiagatik, formalki eskatzen dugu dagokion organo edo sailak (dela idazkaritzak, dela bulego teknikoak) HIRIGINTZAIKUSKAPENAK JARDUTEKO PLAN BAT egin dezala, aldian behin ikuskapenak egiteko, dagokion lizentzia eman ondoren udalak baimendutako hirigintzajarduketak kontrolatu eta behar bezala gauzatzeko.

Hau da, hirigintza-lizentziak eman ondoren, egindako obren egokitasunaren berrikuspena edo kontrola egitea eskatzen dugu.

Ikus 2021/12/23ko osoko bilkuran EH Bilduk egindako interbentzioa.