AKTUALITATEA


| 2024-07-02 14:33:00

Azken Udalbatzarrean Udal Araudi Organiko berria (UEO) onartu zen. UEO berri honek asko irekitzen dizkie parte hartzeko bideak eta aukerak Sopelako bizilagun guztiei...

Udal batzordeak

- Orain arte, bizilagunek EZIN ZUTEN udal batzordeetan PARTE HARTU, bakar-bakarrik zinegotziek zuten hartzeko aukera. + Hemendik aurrera, aztertu beharreko gaian interes zehatzak dituzten pertsonek eta kolektiboek PARTE HAR DEZAKETE udal-batzordeetan eta beren ikuspuntua mahairatu zinegotzien urrean.

Udal Batzarrak

- Orain arte, bizilagunek BAKARRIK JO ZEZAKETEN osoko bilkuretara publiko gisa, eta BAKARRIK ADIERAZ ZEZAKETEN haien iritzia osoko bilkura bukatutakoan, hau da, erabakiak hartu ondoren. + Hemendik aurrera, aztertu beharreko gaian interes zehatzak dituzten pertsonek eta kolektiboek PARTE HAR DEZAKETE osoko bilkuran, gai hori aztertzen ari den bitartean, eta, beraz, haien iritzia kontuan har daiteke.

Mozioak

- Orain arte, bizilagunek EZIN ZUTEN zuzenean moziorik aurkeztu osoko bilkuretan, nahitaez delegatu behar zuten alderdi politikoren baten esku, eta horrek asko zailtzen zuen mozio hori onartua izatea (negoziatzeko zailtasunak, zuzenketak adosteko trabak...). - Hemendik aurrera, aztertu beharreko gaian interes zehatzak dituzten pertsonek eta kolektiboek zuzenean AURKEZ DITZAKETE mozioak, alderdi politikoren baten "oniritzitik" pasatu gabe.

Gainera, udal osoko bilkuraren gaineko alderdientzat...

UEOn berriam mozio ez-erabakitzaileen figura sartu da, gobernu-taldea prozedura bat hastera behartzen dutenak. Orain arte hori ez zen posible, eta mozio asko, onartuak izan arren, sinbolikoak baino ez ziren, Gobernu Taldea ez baitzegoen behartuta izapiderik aurrera eramatera. Horrekin, udal-gobernua osatzen ez duten taldeei indar eragile handiagoa ematen zaie.

Balorazio batzuk

Oso positiboa da Sopelako herritarrek udalean parte hartzeko dituzten bideak eta aukerak bermatzea. Jakina, parte-hartze hau araututa dago, zinegotzien parte-hartzea araututa dagoen bezalaxe (aztertu beharreko gaiarekiko interesa erakustea, esku hartzeko denbora...).
 

Pozik gaude aldaketa hauek guztiak aho batez onartu direlako, baina gure "harridura" agertu dugu, EHBildu alkatetzara iritsi arte INORK ez baitzuen inoiz halakorik planteatu.

EHBilduk hauteskunde-programa betetzen jarraitzen du, hitzez hitz zera esan genuen: "Udala gidatzeko eredua aldatu (gardena, kooperatiboa), partaidetzaren kultura erreala txertatuz bere funtzionamenduan. Udal Araudi Organikoaren (UEO) aldatu" Hori da gure gobernantza-estiloa: demokratikoa, parte-hartzailea eta bizilagunentzat irekia.