Joan den apirilaren 29an Guruzne Carrasson alkatetzara bidean lagunduko duten lan-taldeko kideak aurkeztu genituen. Hona hemen Guruznek ekitaldian botatako hitzak.
Gaur hemen gaude helburu argi batekin: hauteskunde hauek irabaztea. Irabazi egingo dugu. Zergatik? Sopelak behar duelako. Hauteskunde hauek irabaz ditzakegu talde indartsua eta batua garelako, ikuspegi argi eta integralarekin. Plan sendo bat dugu, eta badakigu zehazki nola inplementatu eta gauzatu.
Baina gure trebetasunak alde batera utzita, beharrezkoa da hauteskunde hauek irabaztea. Gure udalerriak erronka handiak ditu aurrean, eta horiek konpontzeko gogor lan egiteko prest dauden pertsonak behar ditugu. Herritar guztien eskubideen eta beharren alde borrokatzeko prest dauden liderrak behar ditugu. Hezkuntza, mugikortasuna, ekipamenduak eta askoz gehiago hobetzeko neurri zehatzak hartzeko prest dauden liderrak behar ditugu. Lidergo kolektiboaz ari gara, jendartearen lidergoaz.
Eta horrexegatik irabaziko ditugu hauteskundeak. Gure udalerria etorkizun hobe baterantz gidatzeko konpromisoa eta gaitasuna dugulako.
Baina ez ditugu hauteskundeak bakarrik irabaziko. Guztion babesa behar dugu. Indarrak batu behar ditugu gure mezua eta proposamenak zabaltzeko. Elkarrekin, hauteskunde hauek irabazi eta gure udalerria etorkizun hobe baterantz eraman dezakegu, merezi dugun etorkizun baterantz.
Elkarrekin egin dezakegu. Maite dugun Sopelagatik!
Ikus Guruzne Carrassoni egindako elkarrizketa: "10 galdera Guruzne Carrassoni, EH Bilduren Sopelako alkatetzarako hautagaia" (2022/12/14).