AKTUALITATEA


| 2022-02-02 07:45:00

Bukatu berri den urtearen azken 4 hilabeteetan gertakizun larri batek eragin nabaria izan du: Podemosetik transfugismoagatik kanporatua izan den Patricia Alfonsoren jarrera. Bere laguntzarekin, EAJ-ak aurrekontuak onartzea lortu du, alkatearen kalitatezko botoarekin gainera. EH Bildun oso kritiko agertu gara gertakizun hauen aurrean. Atxiki gabeko zinegotziaren dimisioa eskatzeaz gain, EAJ-ren kudeaketa eta gobernantza estiloa kritikatu dugu. Sopelak egun dituen erronkei aurre egiteko (Zipiriñe, Abaro, zerbitzu publikoen kalitatea...) gauzak egiteko beste modu batzuk martxan jartzea behar beharrezkoak da. Hor kokatzen da EH Bildu, alternatiba erreal eta serio gisa” Guruzne Carrasson, Sopelako EH Bilduko bozeramailea.

 

Hemen duzue otsaileko aldizkaria: Udazkeneko Balantzea. 2022ko udal aurrekontua, Abaro, Zipiriñe, Mozal Legea, kiroldegiko tarifen igoera eta nola ez, Podemosetik kaleratutako zinegotziaren arazo larria.