Goiene kalea zaharberritzeko lanak irailean hasi dira, ikasturtearen hasierarekin batera, eta, logikoa denez, kritikek ez dute itxaron: "Orain izan behar du? Uda osoan ez al da denborarik izan?
EH Bilduk ulertzen eta onartzen ditu kritikak, horregatik, datu batzuk eman nahi ditu:
1.- Goiene kalea trafikorako ixtea eta Zipiriñeri lagatzea prozedura juridiko egokia jarraitu gabe egin zen; Osoko Bilkuratik igaro gabe eta udal-idazkariari jakinarazi gabe, alegia; legez kanpoko hirigintza-plangintzaren aldaketa.
2.- Inguruko bizilagunek gertaera hori salatu zuten, eta EHBilduk jo zuen iruzurtzat, legez kanpokotzat eta adabakitzat Zipiriñeko hezkuntza-espazio faltaren konponbidean. Hori dela eta, berraztertzeko errekurtso bat erregistratu zuen.
3.- ARARTEKOAk obra hori legez kanpokoa zela berretsi zuen 2023ko URTARRILEAN, eta kalea aurreko egoera bueltatzea eskatu zuen.
4.- EHBildu 2023ko ekainean iritsi zen alkatetzara, eta Goiene kalea aurreko egoerara itzultzeko beharrezkoak diren obrak EZ ZEUDEN lizitatuta.
5. Ekainetik irailera bitartean, egungo Gobernu Taldeak (EHbildu eta Elkarrekin Sopela) proiektu bat adostu du udal-teknikariekin, udalaren kontu-hartzailearekin diru-partida bat bideratu du, presako prozedura bat ireki du obrak abian jartzeko eta esleitu egin ditu lanak.
6. Obrak bost aste barru amaituko dira.
Beraz, erantzuleak daude.
Erantzuleak badira: legez kanpoko hirigintza-jarduera bat egin zutenak, Zipiriñeren espazio faltaren konponbidea ikastetxeko eraikina handitzea eta Goiene kalea patio gisa erabiltzea defendatu zutenak, eta urtarriletik Goiene kaleko bizberritze lana kudeatu ez dituena, hau da, aurreko gobernu-taldea (EAJ eta PSE) erantzulea da.