SOPELAK LIDERGO BERRIA BEHAR DU. Gure herriko egungo egoera aztertuta, EH Bilduk argi dauka bestelako modu bat badagoela udal-politika egiteko, bestelako gobernantza-eredu gardenagoa eta kolaboratiboagoa. Era horretan, 2023ko udal-hauteskundeetan jarri du arreta ezkerreko udal talde subiranista. Sopelak alternatiba aurrerakoia, ekologista, feminista eta euskalduna behar du, eta alternatiba hori EH Bildu da.
Azken hilabeteotan harriturik ikusi dugu EAJ/PSE udal gobernuak nola xahutu duen gure Udalaren aurrekontua Podemosetik kanporatutako zinegotziaren laguntzarekin, EH Bildurekin inolako adostasunik bilatu gabe. Josu Landaluze alkateak alde bakarretik erabaki du paddle pisten kokapena aldatzea, Udalarentzat onartezina den gainkostu batekin (pagotxa enpresa emakidadunarentzat); udaltzaingoaren komisaria berri bat eraikitzea erabaki du, Sopelak beste lehentasun batzuk dituenean eta egungo instalazioak hobetzeko aukera dagoenean; modu irregularrean okupatzen du Goiene kalea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin inolako lagapen-akordiorik sinatu gabe; horrez gain, Sopelako erdigunea oinezkoentzako gune bihurtzeko prozesua abian jartzen du, EH Bilduk urteetan hainbat aldiz eskatu duena, baina erabakiak hartzerakoan inprobisatuz eta mugikortasunaren arloan ideiak argi izan gabe (trafikoaren norabidean aldaketak, aparkalekuekin esperimentuak); herritarren partaidetza-prozesuez baliatzen da bere proiektu propioak justifikatzeko, interes elektoralista argiarekin eta gainerako alderdiei prozesu horien emaitzen berri eman gabe… Azken finean, badira beste modu batzuk udal-politika gidatzeko. Sopelak lidergo estilo berri bat behar du, pertsonalismoetan eta interes alderdikoietan oinarritzen ez dena, baizik eta gure herriarentzat eta auzokideentzat onena bilatzen duena. Sopelak gardentasuna eta lankidetza behar ditu. Hobeto egin daiteke, beste modu batera egin daiteke. Horrela, 2023ko udal hauteskundeak erronka erabakigarria dira Sopelarentzat alternatiba aurrerakoi, ekologista, feminista eta euskalduna gauzatzeko. Eta, zalantzarik gabe, alternatiba horrek EH Bildu du izena.
Hemen duzue ESKURAGARRI Sopelako EH Bilduren AZKEN ALDIZKARIA!