AKTUALITATEA


| 2022-04-12 19:34:00

Sopelan gertatutako eraso sexista salatzen dugu, eta erasoa jasan duen emakumeari gure elkartasun guztia agertzeaz gain, erasoaren larritasunaz ohartarazi nahi dugu: adingabeko batzuek gauzatu dute erasoa, informazio guztien arabera. Emakumeen kontrako mota guztietako indarkeriekin bukatzeko, administrazio publikoek berdintasun erreala bultatzeko plan integralak abian jarri behar dituzte. Horrez gain, herri presioa ezinbestekoa da. Beraz, Sopelako mugimendu feministak deitutako mobilizazio guztiekin bat egingo dugu.

 

Oharra: hona hemen Sopelako Udaleko talde politikoei proposatu diegun adierazpen instituzionala.