AKTUALITATEA


| 2021-10-15 10:37:00

Urriaren 5ean argitaratu zuen Deia egunkariak “Sopela aprueba el plan para dar prioridad al peatón en el centro” eta hizki handiz gaineratzen zuen “EL AYUNTAMIENTO SACARÁ A CONCURSO LA REDACCIÓN DEL PROYECTO CON UN PRESUPUESTO DE 1,2 MILLONES”. Hemendik aldizkarian ere banatute dute Sopelatik, noski.

Hauxe da EAJ-ak nahi zuen titularra, eta iraileko osoko bilkuran horixe nahi zuen aurrera atera. Hala ere, errealitatean gertatutakoa bestelakoa da. Ez du zerikusirik Deiak kaleratutakoarekin.

Irailaren 22ko Ogasuneko Informazio Batzordean EAJ-ak 1.240.000,00€ko aurrekontu-zuzenketa aurkeztu zigun, Sopelako erdigunean oinezkoei lehentasuna emateko. Irailaren 30eko osoko bilkuran, ordea, ez zen proiektua onartu. Izan ere, oraindik ez dago proiekturik. Deiak ondo esaten duen bezala “el pleno aprobó con los votos a favor de PNV, PSE y la concejala de Elkarrekin Podemos, Patricia Alfonso, y la abstención de EH Bildu, DB-TU y el edil de Elkarrekin Podemos, Eder García, el plan para sacar a concurso público la redacción del proyecto”. Ez du zenbatekoa aipatzen Deiak. 50.000€, ez 1.200.000€ titularrak esaten duen moduan. 50.000€ ez da oso zenbateko ikusgarria, ezta?. EAJ-ren marketing politikoa pikutara. Deia egunkaritik kanpo, behinik behin.

Zer gertatu da tartean?, ba EH Bilduk SERIOTASUNA eskatu diola EAJ-ri.

1. EH Bilduk bat egiten du, nola ez, oinezkoei lehentasuna ematen dion egitasmoarekin. Gure ustez estrategikoa da Sopelarentzat. Ikus besterik ez 2014an EH Bildu alkatetzan zegoelarik bultzatu zuen proiektua eta gure ondorengo legegintzaldi-programetan espreski finkatzen duguna. Aipatu behar dugu joan den legegintzaldian EAJ-ak proiektu hori blokeatu zuela. Bitartean ez alor honetan ezer egin.

2. Kritikoak izan gara legegintzaldi honetan udal gobernuak erdigunean abian jarri izan dituen ekimenekin. EH Bilduk ez du bat egin EAJ eta PSE-ak Sopelako erdiguneari buruz abian jarri zuen prozesu partehartzailearekin: oposizioko kideekin kontrastatu gabekoa, galdeketan Jauregizar plazan lur azpiko aparkaleku bat jartzearen aukera agertzea… Bestetik, azken hilabeteetan erdigunean egin den “esperimentua” modu negatiboan baloratzen dugu. 20.000€ inguru gastatu ditu udal Gobernuak “saiakera” horretan.

3. EAJ-ak Ogasun-Batzordera eraman duen proposamenarekin (1.240.000,00€) ez gadaude ados. Aurrekontu aldaketa honen atzean ez dago proiektu zehatzik. Gaur egun, erdiguneko prozesuaren egoera honako hau da: proiektua diseinatzeko eta obra zuzentzeko pliegoa atera nahi dute (lizitazio-prozesua), eta beraz ez dago oraindik behin-betiko proiekturik. Horrez gain, aurrekontua gutxi gorabeherakoa da: proiektua definitzen denean izango dugu aurrekontu zehatzaren berri. “El presente presupuesto se entiende como una estimación (...). La presente cifra deberá ser analizada y justificada por el equipo de arquitectos tras la determinación exacta del alcance del trabajo”. Beraz, aurrekontu hau ez da finkoa.

4. EH Bilduk ez dio EAJri aurrekontu aldaketarik egiteko aukerarik emango proiektu garrantzitsu eta estrategikoen inguruan, partidaren atzean proiektu zehatzik ez badago. Kasu horietan ezezkoa emango diegu aurrekontu aldaketan horiei. Beraz, 1.240.000€ko aurrekontu aldaketa honi ezezkoa eman genion Ogasun Batzordean: “aurkeztu, eztabaidatu eta atera ditzala udal gobernuak pliegoak, aurkez dezala proiektua, eztabaida dezagun eta ondoren, erabakiko dugu proiektu hori finantzatu bai edo ez”.

Beraz, afera argi dago. EAJ-ak urteetan blokeatuta izan duen proiektua atera nahi zuen prentsara, are gehiago erdiguneko “esperimentua” porrota bihurtu denean herritarren artean. Hala ere, EH Bilduk ezin du hori onartu: ez dio EAJri nahi duena egiteko aukerarik emango. Oinezkoei lehentasuna ematea gure lehentasun bat da. Baina ezin dugu EAJren marketin politikoa onartu, beste gabe. Aurkez dezatela proiektua. Orduan baloratuko dugu. Seriotasunez.