AKTUALITATEA


| 2022-10-06 13:25:00

Albiste bat argitaratu berri da hedabideetan, honako izenburu honekin: «Sopelak Karmengo ermita Bilbo Rock baten bihurtu nahi du» (El Correo, 2022/10/06). Zer dago proposamen honen atzean?


Auzorako erabilera publikorako udal lokalik ez zegoenez (EAJk Larrabasterrako udal lokalak Mankomunitateari saldu zizkion joan den legegintzaldian), Larrabasterrako zenbait bizilagunek Karmengo baseliza erostea proposatu zioten EH Bilduri. Proposamen hori zuzenean helarazi genion alkateari. Proposamen zehatza zen baseliza hori zuzenean eskuratzea edo, hala badagokio, Udalari lagatzea, tokiko taldeek eta gazteek kultura- eta gizarte-helburuekin elkar zezaten. Arazoa da apezpikutzak eskatutako zenbatekoa oso handia dela eta baselizak inbertsio handia behar duela gainera, Elizak finantzatuko ez duena. Elizak eskatzen duena ikusita, gure oraingo proposamena da Arabeta kalean orube libre bat erabiltzea udal-lokalak eraikitzeko, edo Mankomunitateari saldutako lokalak berreskuratzea.