AKTUALITATEA


| 2021-11-12 17:02:00

Sopelako EH Bilduk Abaro sektorearen garapenean dauden oztopo eta arazoak kontutan hartuta, auzo-bilera bat deitu du Larrabasterran: ostegunean, azaroaren  18an, 18.30etan, Iberreko Institutuan. Babes Ofizialeko Etxebizitzen eta Iberre Institutuaren handitzearen egoera zein den azalduko du EH Bilduk eta baita bere jarrera zehatza: 

  1. Abaro beharrezko proiektua da, baina hobetu daiteke... eta berandu dator. Gure asmoa proiektu hori hobetzea eta bultzatzea izan da: 2012an bezala, nahiago ditugu 390 Babes Ofizialeko Etxebizitza errealak, paperean irudikatutako balizko 500 baino, eraiki gabeak... Nahiago dugu Institutu handituko dela ziurtatzea.
  2. Udal teknikariek Abaroko Plan Partzialari egin dizkiogun alegazioei emandako erantzuna ontzat jotzen ditugu; beraz, jabeek Plan Partzialaren behin betiko idazketan sartuko balituzte, Plan horren onarpena ahalbideratuko genuke.
  3. Horrela, EH Bilduk ateak zabalik uzten ditu Institutua handitzeko eta Sopelako etxebizitzaarazoak konponduko lituzketen BOEak eraikitzeko. Baina orain ez dagokio EH Bilduri egoera desblokeatzea. Pilota EAJ/PSE gobernu-taldearen, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren eta Abaroko jabeen teilatuan dago.
  4. Jabeei eskatzen diegu gure hobekuntza-proposamenei buruz Udalak egindako txosten teknikoak onar ditzatela eta Plan Partzialaren behin betiko idazketan sar ditzatela.
  5. EAJ/PSEren gobernu-taldeari eskatzen diogu beharrezkoa dena egin dezala Sopelako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2012an sinatutako akordioa ahalik eta lasterren berrargitaratzeko, alkatetzan egon zenean EH Bilduk egin zuen bezalaxe.
  6. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu akordio hori ahalik eta lasterren berrargitaratzeko borondate politikoa izatea, hau da, konpromiso formala har dezala Abaron BOEak eraikitzeko.

 

Irakurri Guillermo Viok "Willyk" sopela.net-en idatzitako artikulua: "Sopela: Orain Eusko Jaurlaritzak dio Abaroko etxebizitzen % 100 Babes Ofizialeko Etxeak izan behar direla" (2021/11/10).