AKTUALITATEA


| 2022-05-19 11:17:00

Sopelako ezker independentistaren komunitatea goxotasunez zaintzea beharrezkoa den garai honetan, Bigarren eta Rufino herrikideei omenaldi xume bat egin nahi diegu.

Bigarren Antolin, Sopelako hainbat taldeetan ibilitakoa, hala nola, Meñakozen kultur elkartean, Ander Deuna Ikastolan, Munarrikolanda Mendi Taldean, Jubilatuen elkartean, Etxeraten...

Rufino Lopetegi, Sopelako Ander Deuna ikastolarekin estuki lotua, Herri Batasuneko zinegotzia lehenengo bi legegintzaldietan (1978-1983 eta 1983-1987) eta euskal presoen aldeko mugimenduan aritua.

Beti gogoan izango zaituztegu, lagunok, lurrak goxo har zaitzatela. Egun handira arte!

Ur gaina ildokatuz
kaioa ohi da kantuz ari
gure eskerrik beroenak
gaur nahi dizkizue zuei ageri.

Eraman ditzazuen
gure izanaren oroigarri agur eta ohore,

zuen bazter hontara ongietorri.

 

(Hitzak: Olatz Zugastiren "Agur eta Ohore" kantatik moldatuak).