AKTUALITATEA


| 2020-06-18 16:31:00

Uztailaren 12an egingo dira Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Urkullu lehendakariak hala erabaki duelako. EH Bildutik uste dugu egungo egoera ez dela une egokia hauteskundeetarako. Gure ustez, pandemiak eta horren ondorioek sortu duten krisi sozial eta ekonomikoaren aurrean, berehalako neurriak hartu behar dira, eta, horrez gain, herrialde eta gizarte gisa, gogoeta luzeak egin behar dira, orain horiek adosteko eta ezartzeko eta, horren ostean, hauteskundeak irailean egin. Hala ere, EAJk kontrakoa erabaki du, hauteskundeak eta alderdien interesak lehenetsiz, pandemiaren aurretik ere egin zuen bezala, hauteskundeak apirilera aurreratu eta gogoz kontra bertan behera utzi zituenean.

Baina honek, ezin gaitu hauteskundeen azterketa oker bat egitera eraman. Egoera larria denez, hauteskundeak eta Gobernua aprobetxatu behar ditugu, orain arte indarrean egon diren politikak eta ereduak eraldatzeko. Uztailaren 12an bi eredu politikoen artean aukeratu beharko ditugu, politika ulertzeko eta gauzatzeko bi moduren eta gobernantza-ereduaren artean: alde batetik, EH Bildu, pertsonak politikaren erdigunean jartzen dituen herrialde-proiektu berri baten aktore nagusi gisa; bestetik, EAJ, jarrera kontserbadorearen erreferente eta Confebasken interesak beste ezeren gainetik defendatzen dituena. Testuinguru horretan, datorren uztailaren 12ko botoa funtsezkoa izango da. Eta posta bidezko botoak izango duen papera ere bai. Beraz, posta bidez bozkatzeko asmotan bazaude, lehenbailehen bozkatzera animatzen zaitugu, eta nola izapidetu zalantzaren bat baduzu, hemen gaituzu behar duzunerako eta prozesu osoan laguntzeko.

Gurekin zuzenean jarri zaitezke harremanetan, 679 29 66 72 telefonora deituz, bildusopela@gmail.com-era mezua bidaliz edo Mikelats Herriko Tabernatik pasatuz, ostiraletan 19.00etatik aurrera edo larunbatetan, 13.00etatik 15.00ak arte.