7. EKINTZA SOZIALA ETA ZAINTZAK


| 2023-05-19 08:47:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. Zer #egingodugu ALOR SOZIALEAN? 

 

I. ADINEKOEI ARRETA EMAN:

  1. Uribe Kostako Mankomunitatearen eguneko zentroa abian jarri, eskualdeko adineko herritarrei eta beraien zaintzaileei arreta emateko.
  2. Sopelako Jubilatuen Etxea babesteaz gain, adinekoentzat programazio sozial eta kultural bereziak abian jarri.

 

II. DIRU-LAGUNTZA SOZIALAK ETA GIZARTE ZERBITZUAK:

  1. Udal eta mankomunitate mailako dirulaguntzak handitu.
  2. Mankomunitateko gizarte zerbitzuen funtzionamendua indartu.

 

III. ANIZTASUN FUNTZIONALA:

  1. Dibertsitate funtzionala duten pertsonekin komunikazioa errazteko berariazko baliabideak erabiltzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko.

     

IV. SOPELA HARRERA HERRIA:

  1. Euskara eta euskal kultura harrerako bideak izatea bizilagun etorkinentzat, zubiak eraikiz eta Sopela harrera herri bihurtuz.

  2. Herriko auzokide etorkin eta arrazializatuak ikusgarri egingo ditugu, ahotsa eta babesa emanez.

  3. Laguntza sozio-ekonomikoak indartu.

 

V. ANBULATEGIA:

  1. Osasun zerbitzu publikoen hobekuntza aldarrikatu.

  2. Gure anbulatorioa indartzea (pediatria, baliabideak, ordutegiak…).

Nor da Arantza Bilbao? "32 urte ditut, Sopeloztarra. Zipiriñen, Iberre eta Aixerrotan ikasi eta ondoren, Gizarte Hezkuntza ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean. 2016an bukatu nuen eta 2017tik geroztik lan egiten dut gizarte hezitzaile bezala elkarte batean, gizarte bazterketa dauden pertsonekin. Ugeraga futbol taldean hasi nintzen futbolean jolasten 15 urte nituenean. Gero Bizkerrera joan nintzen jolastera (Algorta) eta 19 urterekin bueltatu nintzen Ugera. Jai batzordeko kidea izan naiz eta Gure Esku taldea sortu zenean bertan ere parte hartu nuen. Beste herri mugimendu batzuetan ere parte hartu dut (gaztetxean, kuadrilak). 2019tik Sopelako EH Bilduren zinegotzia izan naiz, batez ere, berdintasunarekin eta alor sozialarekin lotutako gaiekin izan dut lotura".