AKTUALITATEA


| 2023-05-21 13:59:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. 6 bloke dira gure lehentasunak eta gaur horietako bati tartea emango diogu. Zer #egingodugu GAZTEAK, KULTURA, AISIALDIA ETA KIROLEAN?

 

 

  1. GAZTEEI ESPAZIO PROPIOA ETA AHOTSA EMAN:

    1. Herriko gazteen hainbat belaunaldik historikoki eskatutako gunea eskaintzea egun dauden baliabideak erabiliz.

    2. Gazteen parte-hartze aktiboa Udaleko erabakietan ziurtatu.

       

  2. KULTUR-INSTALAZIOEN ANTOLAKETA ALDATU:

    1. Liburutegi berria, frontoiaren eraikina, musika eskola, euskaltegia… herriko talde eta bizilagunen beharretara egokitu.

    2. Herriko taldeentzat instalazioen erabilera doakoa bermatu.

    3. Udalerrian hutsik dauden lonjak kultur jardueretarako erabili.

       

  3. KIROLDEGIA HOBETU:

    1. Kiroldegiaren egungo eredu pribatizatzailea gainditzeko borondatea dugu, zerbitzuaren kalitatea ziurtatuz.

    2. Herritarren beharrizanetara egokitutako instalazioak abian jarri.

    3. Padel pistak Urkon eraikitzearen proiektua gelditu.

    4. Egungo kokalekua mantenduz (igerilekuen ondoan).

    5. Iturrieta parkeko frontoia estali, egokitu eta bere erabilera librea bermatu.

​​

Nor da Aitziber Onaindia? "1991an jaiotako sopeloztarra naiz. Ander Deuna ikastolan ikasi nuen, eta ondoren Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa egin nuen. Masterra postprodukzioan Bartzelonan eta Masterra web diseinuan. Plentzia Telebistan lan egin nuen eta ondoren, gaur arte, Euskaltzaleen Topaguneko komunikazio teknikaria naiz. Gau Beltza izan da nire proiekturik aipagarriena. Kuadrillen Koordinakundean, jai eta txostena batzordeetan nabil, aurretik Sopelako gazte asanbladan. Zaletasunen artean, antzerkia egiten dut eskualdeko talde amateur batean. Pianoa ere jotzen dut: Sopelako musikan eskolan ikasi nuen. Sopelako EH Bildu ordezkatzen zinegotzia izan naiz 2019-2023 legegintzaldian. Oraingo hauteskundeetan ere 3. tokian noa".