Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. 6 bloke dira gure lehentasunak eta gaur horietako bati tartea emango diogu. Zer #egingodugu MUGIKORTASUN JASANGARRIAN?
HERRI BIZIGARRIA LORTU:
Herri erosoa eta segurua haur eta adinekoentzat.
Oinezkoei lehentasuna.
Aparkaleku disuasorioak.
Trafikoaren norabideak aldatu.
Abiadura moteltzeko neurriak.
Bidegorrien sarea osatu.
GARRAIO PUBLIKOA:
Sopelbus zerbitzua sustatu.
Bizkaibus indartu (Arrietara, Atxabiribil, UPV/EHU).
Metroaren maiztasunak handitzea aldarrikatu (Sopela eta Urduliz).
TRAFIKOA HERRITIK ATERA:
Saihesbideak (Erripa, Urko-Larrabasterra, Iparraldea-Ingestabaso).
"Barakaldon jaio nintzen 1955ean. Lehen hezkuntzako irakaslea izan naiz eta Plentziako eskolan erretiroa hartu nuen. Hezkuntzan egindako lana, lanbide hutsa baino gehiago, pasioa izan da. Lankideekin batera, etengabeko kezka izan da berrikuntzan eta antolaketa pedagogikoan erronka berriak bultzatzea. 80ko hamarkadaren hasieran Nikaraguara joan nintzen Iraultza Sandinistarekin zuzenean kolaboratzera. Hiru ikasturtez jarraian, iparraldeko eskualde batean, Hezkuntza Ministerioarekin lankidetzan aritu nintzen irakasle enpirikoen prestakuntzan eta ikastetxeen antolaketan. Aldi berean, garai hartan errepresiotik eta gerratik ihes egiten zuten El Salvadorreko errefuxiatuen komunitateko haurrekin lan egin nuen. Barakaldora itzulita, Beurko auzoaren birgaitze eta birmoldaketa integralean parte hartu nuen Auzo Elkartean. Azken bi hamarkadetatik, Sopelan bizi naiz. Zinegotzi izan naiz azken bi legegintzaldietan eta Sopelan sortu zenetik, “Gure Esku” erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ekimeneko kidea naiz. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea. Hainbat denboralditan Ugeragako juniorrak eta herrialdeko saskibaloiko taldeak entrenatu ditut. Mendira irtetea eta lagunekin etapaka ibilbideak partekatzea ezinbesteko bihurtu da nire bizitzan".