AKTUALITATEA


| 2023-11-27 23:23:00

ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE greba orokorra deitu du mugimendu feministak azaroaren 30ean, eta deia zabaldu du zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde kalera ateratzeko: “Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko”.

Gehiengo sindikal osoaren babesa du greba hau guztion ardura baita zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzea eta EHBilduk ere deia luzatzen du grebarekin bat egiteko eta deitu diren mobilizapenetan parte hartzeko.

Sopelan, egun osoan zehar “Zaintza gunea” izango da frontoian; 07:30ean Topaketa Larrabasterrako plazan; gosaria 09:00etan Zaintza Gunean; 09:30ean kontzentrazioa Udaletxeko plazan; 10:00etan piketek Sopela eta Urdulizen eta bazkari kolektiboa 14:30ean Zaintza Gunean. Arratsaldez 16:15ean metron denok Bilbora joateko.