AKTUALITATEA


| 2023-01-13 20:35:00

Lotura honetan eskuragarri duzue 2023ko urtarrileko aldizkaria

Joan den abenduaren 14an Sopelako EH Bilduk ofizialki aurkeztu zuen bere alkatetzarako hautagaia: gure udal taldearen egungo bozeramailea, Guruzne Carrasson Torrontegi. Berarekin batera, Sopelako EH Bilduren Mahai Politikoak Unai del Burgo García (2019ko udal hauteskundeetan zerrendaburua eta gaur egun Udalaren zinegotzia) proposatu du bere arduradun politiko eta alkateordea izateko hautagai gisa. Nor da Guruzne Carrasson? Zergatik izan nahi du alkate? Zein da EH Bilduren proiektua Sopelarentzat? Zeintzuk lehentasunak?

 Kontu gutzi hauez gain, aldizkari honetan bestelako gai garrantzitsu batzuk ere landuko ditugu: “gizalegezko” ordenantza, Viuda de Sainz eta komisaria berria, HAPO berriaren prozesua, 2023ko aurrekontuei ezetza, Zipiriñe… 

Dagoeneko kalean da Sopelako EH Bilduren aldizkari berria: Sopelak lidergo berria behar duelako, izan zaitez zu aldaketaren eragile! Abante Sopela, abante Guruzne!