AKTUALITATEA


| 2023-05-25 08:48:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. 6 bloke dira gure lehentasunak eta gaur horietako bati tartea emango diogu. Zer #egingodugu HEZKUNTZAREN ALORREAN?

 

I. ZIPIRIÑE ETA IBERRE:

  1. Eusko Jaurlaritzaren aurrean hezkuntza komunitateak erabakitzen duena defendatuz.

  2. Gure hezkuntza-zentro publikoen kalitatea aldarrikatu, haur eta gazteek baldintza duinetan ikas dezaten.

     

II. MUSIKA ESKOLA DINAMIZATU:

  1. Bere funtzionamendua aldatu, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

  2. Herrian parte-hartze biziagoa izan dezala bermatu.

  3. Ikastaro-eskaintza handitu.

  4. Sopelako kultur ekintzetan parte hartu.

  5. Antolaketa-aldaketa bultzatu.

  6. Munizipalizazio-aukerak aztertu…

III. SOPELA HERRI-HEZITZAILEA:

  1. Sopelako Udalak, hezkuntza eta kultur alorretako eragile sozialekin batera, zuzenean esku hartu haur eta gazteen hezkuntza-beharrizanetan (sexu-hezkuntza, bizikidetza, ludopatia, osasun mentala, ingurumena, feminismoa, aisialdia…).

  2. Sopela haur eta gazteen ikuspegitik irudikatu, beraien iritziak kontutan hartuz (hirigintza, ekipamenduak, kultur eskaintza...).

  3. Udala «Oin Herri» herri hezitzaileen sarean eta Haurren Hirien Sarean integratzea.

Nor da UNAI DEL BURGO? 

"2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburua izan nintzen eta 2021eko otsailera arte gure udal taldearen bozeramailea. Zinegotzia naiz Sopelako Udalean. Bilbon jaio nintzen 1978an eta ekonomialaria naiz, UEUko Ekonomia Saileko kidea eta bere kontabilitate-administrazio ataleko arduradunaUPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko ikertzailea (GEZKI) ere banaiz eta zenbait ikasketa, ikerketa eta argitalpen egin ditut kudeaketaren, ekonomiaren zein zuzenbidearen alorrean, bereziki ekonomia sozialaren inguruan. Doktorea naiz (Garapenari buruzko Ikasketak, HEGOA Institutua, UPV/EHU), zenbait urtez UPV/EHUn klaseak eman ditut Ekonomiaren Historiaren alorrean (2015-2019) eta UEUren Irakasleen Prestakuntza Masterrean Ekonomiaren Didaktikari buruzko modulua ematen dut 2021etikMendizalea naiz, eta zaletasunik handiena Euskal Herriko txokorik izktuenak ezagutzea da" (ikus elkarrizketa osoa 2022/12/28).