Pasaia

Pasaiako EH Bildu, Podemos eta PSE-EE udal taldeek gogor salatzen dugu Boliviako estatu kolpea

Wiphala, Andeetako etniek erabiltzen duten zazpi kolorez osatutako bandera lau-angeluarra.

Bolivia,Estatu Kolpea,Adierazpena | 2019-11-15 13:00:00

Azaroaren 10ean Boliviako Estatu Plurinazionaleko Presidente Evo Moralesek bere dimisioa aurkeztu zuen, poliziek eta militarrek behartuta. Dimisioa eman baino lehen Morales presidentearen, bere gobernuko kideen eta Boliviako beste hainbat hautetsien senideen kontrako erasoak eman zirelarik.

Estatu Kolpe honen ondorioz, egoera benetan larria da eta konfrontazio zibilerako arriskua handia dela azpimarratu nahi dugu, izan ere estatu kolpea bultzatu duten indarrek errepresioarekin erantzuten ari zaizkio Moralesen alde antolatutako herritarrei. Egoera honen aurrean, Pasaiako EH Bildu, Podemos Pasaia Equo Berdeak eta PSEE-EE Pasaia udal taldeok adierazpen bat adostu dugu, hurrengo puntuak jasotzen dituena:

  • Gogor salatzen dugu Bolivian ematen ari den estatu kolpea.

  • Eskubide zibil eta politikoen errespetua eta gatazka negoziazio eta akordioaren bidez konpontzera dei egiten diegu herritarrei, eta Estatu Kolpe honen kanpo-bultzatzaileei injerentzia gelditu eta Boliviako soberania errespetatzera deitzen ditugu.

  • Gure babesa adierazi nahi diogu Boliviako herriari, bere demokraziari eta etorkizuna modu baketsuan eta interferentziarik gabe erabakitzeko eskubideari.

Azkenik, Pasaiako herritarrei Estatu kolpe honi aurre egiteko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diegu.

Azken plenoan herritarron bizitzak zentroa hartzea lortu genuen berriro

Pasaiako EH Bilduko sei zinegotziak udalbatzarrean.

Udalbatzarra | 2019-10-30 13:00:00

Pasaiako EH Bilduk atzoko plenoa oso era baikorrean baloratzen du, herritarren bizitza zentroan jartzen duten alorretan adostasun zabalak lortu zirelako, kasu batzuetan aho batekoak.

Bereziki poztekoa da guretzat egungo Pasaiako zahar egoitzaren geroaz plenoan lortutako adostasuna. EH Bildun argi dugu herri gisa defendatu behar dugula Pasaiak behar duen zahar egoitza berria, jada eraikita beharko lukeena, eta horrekin batera zaintza duina eta guztientzakoa. Horretarako da Aldundiarekin Udalak sinatuko duen hitzarmena, zeinak bermatzen duen orain arteko egoitza ere gizarte arloari atxikitua eta, zehazkiago, gure aiton-amonen zaintzari atxikitua iraungo duela beti. Hitzarmenak, beraz, alde guztien artean landu izanak eta adostu izanak pozten gaitu.

Bide beretik, Antxon gaur egun erabiltzen ez diren trenbideen espazioa berreskuratzearen alde lortutako adostasuna oso garrantzitsua da. 800 sinadura bildu ondoren, plenoan lortutako talde guztien babesa gakoa da, gure ustez, hemendik aurrera egin beharreko lanketa partekatuan. Espazio horren berreskuratzeak garrantzi handia du gure herriaren geroari begira.

Egindako lana herritarrei aitortzeaz gain, eskertzen diegu plenoan bertan guztien artean adostasuna bilatzeko azaldutako borondatea, EH Bildurentzat lurrak berreskuratzea bezain garrantzitsua baita ur-laminarekin lotura berreskuratzea.

Aitzitik, ez da nahikoa diagnostikoak eta helburuak adostea. Hauek gauzatzeko burutu beharreko ekimen zehatzak adostu behar ditugu: helburu bat, bide orri bat. Horren alde egingo du EH Bilduk herritarrekin zein udaleko taldeekin.

Zentzu honetan, atzo bezalako adostasunak bilatzen jarraituko dugu beste alorretan ere.

ALBISTEAK

U30 Greba Orokorra: planto egiteko unea da

2020-01-29 22:00:00

Pasaiako Udaleko EH Bilduko zinegotziok Eskubideen Kartak deitutako Greba Orokorrarekin bat egingo dugu.

Urtarrilak 30 - Greba Orokorra: lan, pentsio, bizi duinaren alde

2020-01-14 13:00:00

Pasaiako EH Bilduk Grebaren inguruko mozioa erregistratu du urtarrilaren 28ko plenoan eztabaidatua izan dadin.

Kultura arloko diru-laguntza lerroaren zati handi bat banatu gabe gelditu da

2020-01-07 13:00:00

Pasaiako EH Bilduko zinegotziok prentsaurrekoa eman dugu gertatutakoa salatzeko.