AKTUALITATEA


| 2020-12-29 12:00:00

Udan gertatu zen bezala, Pasaiako udal gobernua osatzen duten PSE-EE eta EAJk bizkarra eman diete berriro ere herriko jai batzordeei eta elkarteei. Pandemia egoera aitzakia gisa hartuta, eragile hauek gabonetan antolatu behar zituzten ekitaldi guztiak – Olentzero eta Maridomingiren harrerak, Erregeen harrerak... – debekatu dituzte, nahiz eta proposatutako ekitaldiek segurtasun- eta higiene-neurri zein protokolo guztiak betetzen zituzten.

Pasaiako EH Bilduren ustez erabaki hau erabat ulertezina eta gaitzezgarria da. Hainbeste kostatzen al da eragileekin biltzea? Hain zaila egiten al zaio Pasaiako udal gobernuari herritarrekin lan egitea? Hauek al dira duela urte gutxi batzuk inposizioaren kontra pankarta atzean zihoazenak?

Bizi dugun egoera bereziak neurri berezi eta sortzaileak eskatzen ditu, gauzak beste era batera egin behar ditugu, jakina, baina horrek ezin du suposatu dena debekatzea; are gutxiago herriko eragileak alde batera eta erabakietatik kanpo uztea. Inguruko herrietan egin den bezala, denbora hartu, bulegotik atera eta gauzak berpentsatzea eskatzen du egoerak. Gure eragileengan eta berraktibazio sozialean zein elkarlanean sinisten badudu, Udalak erreztaile behar du izan. Eragileei akonpañamendua egin behar zaie, aholkuak eman behar zaizkie eta, batez ere, euren dinamikan lagundu behar da, baliabideak eskeini eta eman. Jai batzordeek izugarrizko lan bolondresa egiten dute gure herria bizia izan dadin. Udalari hori laguntzea eta sustatzea dagokio eta horretarako gutxienekoa elkarrizketa eta elkarlana dira.

Gure ustez Pasaiako udala, urrun dago oso, debekua ez baita bidea. Pasaitarrok ez dugu udal gobernu hau merezi.