EH Bildu Pasaiak eta Podemos-Alianza Verdek akordioa lortu dugu datozen lau urteetan Pasaiako udalerria herritarren eskutik gobernatzeko eta pasaitar guztien bizi-baldintzak hobetzeko.
Hurbiltasun programatikoak eta gure alderdien proposamenek ahalbidetu dute elkar ulertzea, eta horrek gobernu-akordio bat ahalbidetu du, udalari egonkortasuna emango diona hurrengo agintaldian.
Pasaiak ezkerreko gobernu aurrerakoia izango du berriro ere, herritarrekin eta herriko gizarte eragileekin elkarlanean.
Hainbat konpromiso eta printzipio politikoz gain, gobernu-egitura eta alderdi politiko bakoitzak gobernuaren barruan izango dituen erantzukizunak ere jasotzen ditu akordioak.
AKORDIOA