Pasaiako EH Bilduko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu pasaitarrei Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan gure hautagaitzan jarritako konfiantzagatik.
Joan den igandeko emaitzaren balorazio positiboa egiten dugu, besterik ezin zitekeen izan. 2011tik ezker independentistak sekula lortu duen babesik zabalena lortu dugu, duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta % 37ko igoera lortuta.
Azpimarratu nahi dugu, gainera, Teo Alberrok Pasaiako Udalaren aginte-makila hartu eta hamar hilabetera, Pasaiako lau barrutietan boto kopurua handitu dugula eta guztietan irabazi ditugula hauteskundeak, alde nabarmenarekin.
Amaitzeko, Pasaiako EH Bildu osatzen dugunok eskualdean lortutako emaitzak balioan jarri nahi ditugu. Oarsoaldeko herri guztietan gure proposamena izan da babes handiena jaso duena, eta horrek, zalantzarik gabe, eskualderako gure proiektu estrategikoa garatzen jarraitzeko indarra ematen digu.
EMAITZAK: