Martxoaren 14an martxan jarri zen maskaren ekimena eta bi helburu nagusi zituen. Batetik, zegoen maskaren falta asetzea eta bestetik, Goierriko dendariei materiala erosteko koordinatzea.
Ekimen honetan Goierri osoko 93 herritar musutruk maskarak josteko prest elkartu dira eta horietako bolondres bat elkarrizketatu dugu.
Ataun (6 jostun), Beasain (21), Idiazabal (10), Itsasondo (4), Legazpi (1), Legorreta (4), Ordizia (21), Segura (10), Urretxu (1), Zumarraga (9)
Oihala doantzan eman du Ordiziako denda batek, eta oihal horrekin 900-1000 maskarila egiteko moduan izango gara.
Goierriko mertzerietan erosi da behar izan den materiala eta dendari gehienek deskontuak aplikatu dituzte, eta Ordiziko mertzeria batek oparitu egin du. Aipatzekoa ere, jostun asko etxean dituen oihal, hari etab.ekin egiten ari direla maskarak.
Ordiziako herritar batek maskara barruan sartzeko erabilpen bakarreko filtro bezela balizkoa zen oihala ere oparitu zuen.
Lehenengo astean 1.300 maskara josi ziren. 10 jostun profesionalek 500 maskarila egin zituzten DYAri emateko. Jostun hauek eta partikularrek jositakoak Goierriko beharretareko bideratu dira (jende aurrean edota beraien zerbitzura lan egiten dutenentzat, dendari, udal langile, zahar egoitza, adineko eta arriskuko pertsonei eta beraien zaintzan daudenei, bolondres, lantokietako langileak, … etab).
Udal askotan izugarrizko beharra dutela adierazi ziguten eta adibidez, Ordiziako azokarako ere egin ditugu.
900-1000 maskarila gutxienez egingo genituela aurreikusi genuen eta iada gutxienez 3.500 josi dira aipatutako herri horietan.
Jostunei dagokienean oso ona, erantzuna azkarra eta sekulakoa izan da, eta jendearen lanerako, laguntzarako borondatea hunkigarria benetan. Whatsapp bidez zabaldu da soilik ekimena. Hasiera batean komunikabideetan zabaltzea pentsatuta bazegoen ere, ez zen beharrezkoa izan, materiala baino jostun gehiago izan genituen eta.
Maskara jaso dutenen eskertza berriz, sekulakoa izan zen. Ordizian hasi ginen banatzen udaletxeak behar handia zuelako, udaltzain, dendari, bolondres, etab..ei.
Hasiera batean DYAk materiala banatu eta maskarak jaso eta garbitu behar zituen baina gainezka zebiltzala eta boluntarioek egin behar izan zuten lan hori.. 4 itsasondotar eta bi ordiziar ibili gara, materiala erosi, loteak egin, materiala banatu eta maskarak jasotzen eta garbitzen.
Martxoak 13an egunkarian Irunen emakume batek egunero 50 maskara egiten zituela irakurri eta zegoen beharrarekin, Goierrin ere antzeko zerbait antolatzea posible izango zela pentsatu genuen. Larraialdi egoera deklaratu zen egunean bertan Ordiziko oihal denda eta mertzeri batekin harremanetan jarri, Ordizi eta Itsasondoko udalekin (hasieratik ekimena babestu zutenak) ondoren, eta jarraian DYArekin jarri genuen martxan ekimena.
Martxoaren 16an ia 40 jostun bildu ziren bolondresen sarean eta azkenean 93 goierritar bildu gara ekimenean. Josteko prest jende gehiago ere azaldu da baina ezinezkoa izan zaigu materiala helaraztea, baino ikaragarri eskertzen dugu beraiek azaldutako borondatea.
Talde autonomoak sortu dira Ordizia. Itsasondo, Legorreta, Idiazabal, Segura eta Zumarraga-Urretxun. Azkenekoan izan ezik beste herrietan udalen babesa jaso dute, material erosketa eta antolaketarako. Udal horiek emandako babesa eta erantzuna ikaragarri eskertzekoa da.
Une honetan, maskarak salgai jarri dituztenez, oihalezko maskaren josketa eskaera zehatzei erantzuteko soilik ari gara egiten. Zumarraga-Urretxun haurrentzako maskarak josteari ekin diote adibidez. eta Ordizian udal eta parrokiarentzat aritu dira.
Aipatzekoa da, maskara hauek ez dutela %100 babesten, %69 inguru,(Eneko Axpe fisikoak esana) eta filtroa jartzen badiegu babes maila handitzen dela. Bererabilgarriak dira, 60-90 gradutan garbituz gero, lixiba apur batekin, behin eta berriz bererabili daitezke %100 kotoizko oihalezkoak baitira.
Oso ona. Txalogarria eta hunkigarria izan da goierritarrek eman duten erantzuna eta pozik eta harro gaude ekimenaren prozesu eta emaitzarekin.