AKTUALITATEA


| 2020-07-19 17:13:00

Sareren ikuspuntutik oso handiak eta zabalak dira preso eta iheslarien inguruan lortu diren kontsentsuak.

Gaixo dauden eta adin handia dutenen etxeratze urgentetik hasita, denen etxeratzeko egutegi baten beharra arte, Euskal Herriratzearen beharraz pasatuz.

Gure ustetan ailegatu da momentua akordio guzti horiek gauzatzeko, kontsentsu zabal horiek eraginkorrak bihurtzeko, hitz eta paperetatik errealitatera pasatzeko.

Azken finean elkarbizitza berri bat eraiki nahi badugu Euskal Herrian, elkarbizitza horrek behar duen markoa eta osagaiak denen artean definitu behar dugu. Gure ikuspuntutik elkarbizitzarako marko horretan ezan dira motibazio politikoengatik preso eta iheslaririk egon. Berriro diogu, osagai asko egon behar dira marko horretan bainan preso, iheslari eta deportatuak etxera ekartzea da bat eta ezinbestekoa.

Gure ikuspuntutik ere jendartea izan da beti aldaketen protagonista nagusia eta hala izango da kasu honetan ere horregatik jarri dugu martxan ekimen berri hau. Izan bidea izena duena.

Ekimena pertsona eta eragile sozial ezberdinei begirako deialdi bat da. Guk, jendarteak, eraiki behar dugu preso eta iheslariak etxera ekarriko duen bidea. Guk, bidean eginez, bide bihurtuko gara, kartzelan edo exilioan daudenak etxera bueltatzeko bidea izateko ere. Hau da ekimenaren filosofia.

Helburu hori izanda, 3.127.326 km egitea -1 Euskal Herriko biztanle bakoitzeko- da erronka. Momentuz 178.771 km daude eginak. 2579 pertsona eta 50 erakunde ezberdinak parte hartzen ari dira.

Ekainaren 28an egin zen Ordizian ekimenaren aurkezpena eta ez ziren gutxi izan bere sustengua publikoki agertu nahi izan zuten pertsonak eta erakundeak, horien artean:

Amaia Iztueta, Leire Kortajarena eta Nerea Elias (Mugimendu feministako kideak), Edurne Saez eta Izaro Intsausti (Amets Bide dantza taldeko kideak), Saioa Martinez de Olkoz Fuentes (Alaves nesken futbol taldeko kidea), Iñaki Aizpuru (Duintasuna elkarteko kidea), Calvillo (Euskara bultzatzaile eta irakaslea), Amaia Iztueta (“Gure esku dago”ko kidea), Urko Ruiz de Apodaka (Ordizia rockeko kidea), Asier Alvarez de Eulate, Asier Korta eta Iñaki Puyadena (Ordizia Rugby Elkarteko jokalariak), Ordiziako preso eta iheslari ohiak, Ordiziako presoen familiarrak, Pedro Garcia “Pedro loco” mendizalea, EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoak, ELA, LAB eta ESKko sindikatuak, ...

Eta dinamika horrekin jarraituko dugu. Ekimenaren inguruan sostengua zabaltzen, parte hartze handitzen eta egia bihurtzen markatutako helburua, bida eginez, bidea izatea, preso eta iheslariak etxerako bidea lehen bait lehen egiteko.

Parte hartzeko modua: Aplikazio bat martxan jarri dugu. Link honetan dagoena:

http://sare.eus/wp-content/uploads/2020/06/App-android_AZALPENAK.pdf

Horretaz gain gurekin harremanetan jarri nahi dutenek email honetan aurkituko gaitu: sareordizia@gmail.com