AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Koronabirusaren krisiari eta bere ondorioei aurre egiteko EH Bilduk proposatzen duen estrategia

| 2020-03-30

Bi fasetan banatutako ekintza plan integrala da, jendartearen osasuna lehenesten duena eta egitura produktiboa kontuan duena.


Ardura kolektiboaren erakustaldia

| 2020-03-20

Goraipatu nahiko genuke oñatiarrek erakutsi duten heldutasuna Covid-19ak sortutako krisi egoera honen aurrean. Horregatik Oñatiko gizartea zoriondu nahi dugu erakusten ari den jarrera arduratsu eta eredugarriarengatik. Ardura kolektiboaren erakustaldi hau izan dadila eraiki nahi dugun geroaren hitzaurrea.


Herri Plana, guztion artean guztiontzat

| 2020-03-01

Azken bi urteotan, Harittu prozesuaren baitan, izugarrizko lana egin dugu EH Bilduren komunitatea saretzen eta etorkizunerako zutabeak finkatzen. Orain arte egindakoa herritarrei aurkeztu diegu Herri Batzarrean.


Bestelako espetxe eredu baterantz

| 2020-03-01

Larraitz Ugartek eta Julen Arzuagak 2019ko otsailean argitaratu zuten espetxe-arloko eskumenaren kudeaketari buruzko hausnarketaren emaitza: `Beste espetxe-politika baterantz Euskal Herrian. 100 neurri EAEn espetxeen arloko eskumena kudeatzeko´. Bertan, Estatutuan jasotzen den eskumena modu zabal batean ulertu eta aukera guztiak agortzeko prest azaltzen dira. EH Bilduren eskutik espetxe-politika eraldatzeko premia argia dela azpimarratzen dute. Horregatik, 100 neurri zehatz proposatu dituzte.