AKTUALITATEA


| 2020-05-19 22:19:00

Alde anitzetara begiratuz kudeatu beharreko garaiak izango dira: alde batetik, krisiaren ondorio sozioekonomikoak arintzeko premiazko neurriak hartu behar dira. Bestetik eta berehala, etorkizuna prestatu behar da, politika publikoei ikuspegi berri bat aplikatuz. Premia larriei aurre egiteaz gain, transformazio-bektore bat aktibatu behar da, sistemaren akats larriei eraso egingo diena eta gaurtik hasita garapen eta gizarte-ongizateko eredu berri baten oinarriak eraikitzen hasiko dena. Berehala jaiki, norabidea zuzendu eta ibiltzen hasteko. Lehenengo gauza zutik jartzea da.

Krisiaren dimentsio sanitarioa eta sozioekonomikoa gutxiestea etorkizun hurbilean erraz ordain daitekeen akatsa da. Eusko Jaurlaritza eta EAJ akats hori egiten ari dira. Eta interes elektoral batek bultzatuta ari dira, eta hori arduragabekeria larria da. Historia garaikidean aurrekaririk ez duen krisi honi neurria hartu behar diogu, eta gure gaitasun komunitarioak berehala aktibatu, inguruabarrei aurrea hartzeko eta egoera sozioekonomiko benetan konplexu baten aurrean birkokatzeko.

Larrialdi plan instituzional honen zeregina da, egungo krisiaren berehalako ondorioak, ahal den neurrian arintzeko beharrezkoak diren tresna publiko eta pribatuak artikulatzea, eta aldi berean, etorkizun hurbilean beharrezkoak diren finantzaketa- eta inbertsio-mekanismoak artikulatzea, bertatik, berrikuntza, berdintasun eta ekitate-oinarri berriekin irteteko, desberdintasun-arrisku handiagoaren aurrean inor albo batetara ez uzteko eta hamarkada honetan dituen erronka erraldoiei aurre egin ahal izateko.

EH Bildutik norabide berri bati ekiteko larrialdi plana garatu dugu. Hemen duzue irakurgai: