AKTUALITATEA


| 2020-05-01 11:35:00

Etorkizuneko agertokirik posibleena da, SARS-CoV-2 (nCOV) koronabirus berriaren transmisioa ezingo dela epe laburrean ezabatu, eta konfinamendua plangintza egokirik gabe erretiratzen bada, datozen hilabeteetan berriro ere gaitzaren agerraldiak izango direla. Kutsagarritasun handia, inkubazio-aldi laburra eta populazio immunizatuaren proportzio txikiaren (% 15) ondorioz gertatzen da hori.

Agerraldi horiek heriotza berriak eta osasun-baliabideen erabilera intentsiboa eragingo dituzte, Osakidetza eta Osasunbidearen sareen saturazioaren eta kolapsoaren ondorio ezagunekin.

Infekzioa kontrolatzeko neurri eraginkorrak erabiltzen baditugu ere, litekeena da kasu berri horiek kontrol epidemiologikotik ihes egitea. Infekzioa kontrolatzeko neurri zorrotz eta planifikatu horiek gabe konfinamendutik ateratzen bagara, kasu askok ihes egingo diote kontrol epidemiologikoari, aipatutako ondorioekin.

Beraz, beharrezkoa da konfinamenduaren irteera koordinatua egitea. Hemen duzue EH Bildutik proposatzen duguna: