AKTUALITATEA


| 2019-05-17 15:00:00

Helburu nagusia bada heldu den legegintzaldirako, lehentasunezko gobernu erronka bezala, berdintasun politika soiletatik politika feministetara pasatzea. Politika guztietan politika feministak ezartzeko beharra dagoelako. Momentu honetan desberdintasun sozialak are handiagoak direnean, hausnarketa sakona eskatzen du politika publiko guztietan: nolako diru sarreren banaketa egiten den, nolako hezkuntza eredua ezartzen den, nolako enplegu politikak egiten ditugun; azken finean, benetan sustatzen al dugun berdintasun erreala ahalbidetuko duten politikak.

Legegintzaldi honetan balioan jartzen ditugu arauzko esparruan eman diren urratsak, hala nola LGTBI pertsonen berdintasuna bermatzeko legea, emakumeen gizonen arteko Berdintasun Legea, emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko legearen ekintza plana zehatza modu partehartzailean onartu da, osasun eta ugalketa eskubidea arautzen duen dekretua onartu da eta Skolaeren ezarpena.

Orain jauzi kualitatiboa eman behar da eta EH Bilduk erabateko konpromisoa du hori egiteko. Politika feminista transbertsalak egin behar dira eremu guztietan, desberditasunak errotik aztertu eta errotik horien kontra jotzeko eta gainditzeko bideak emanen dizkigutenak.
Lehentasunezko eremuak:

-Baliabide nahikotasuna
-INAI sendotu: ekintza positiboak bai eta politika transbertsalak egiteko. Aurrekontu orokarraren gutxienez %1a bideratzea. Aurrekontu politikan aldaketak egiteko beharra, benetan genero ikuspegitik ezartzeko lehentasunak argi zehaztu behar dira.
-Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Legea garatzea, ekintza plan anbizioso baten bidez, modu partehartzailean eginez.