Lezoko EH Bilduren hauteskunde programaren beste gai garrantzitsu bati buruzko hitzaldia izan zen atzo, Bilgunean: trantsizio energetikoari buruzkoa. Orexako esperientzia azaldu zuen Eneko Maiozek. Udalak ardura bat duela esan zuen.
Eneko Maiozek nabarmendu zuena:
- Energía berriztagarrietan, tokian tokiko udalak eredu izan behar du.
- Udalak proiektu soziala izatea bermatu behar du, eskura dituen erraztasunak jarriz; bere instalakuntzak prest jarri beharko ditu eta babes ekonomikoa eman.
- Energia ikuspegi sozialetik lantzea ere garrantzitsua da, komunitatea sortzeko eta behar handiena dutenei laguntzeko.
- Energia komunitatea sortzerakoan, udalak parte hartzaile aktiboa izan behar du, herritarrekin batera.
Duela bi aste zaintzari buruzko hitzaldfia izan zen Bilgunean. Irati Mogollonek Usurbilgo esperientziaren berri eman zuen.
Argazkian, atzoko hitzaldia.