Lezon EH Bildu izan da Espainiako Kongresurako hauteskundeetako irabazlea; alde handiz, gainera. Maiatzeko udal hauteskundeetan eman genuen jauzia sendotu eta indartu egin dugu herrian; orain dela lau urteko azaroko Kongresurako bozetako emaitzak hobetu egin ditugu.
- Lezon atzo 1.366 boto lortu zituen EH Bilduk, 2019ko azaroko hauteskundeetan baino 150 boto gehiago. Talde bozkatuena izan zen.
- Portzentajeetan, 2019an %38,5ko babesa jaso zuen EH Bilduk, eta atzo, %43,6koa. Beraz, EH Bildu 5,1 puntu hazi da.
- Lezon bigarren talde bozkatuenari 2019an baino alde handiagoa atera diogu: 2019an EAJri 14,9 puntukoa, eta atzo PSE-EEri, 23,1ekoa.
- EAJrekiko aldea nabarmen hazi da: EH Bilduk 2019an 462 botoko aldea atera zion EAJri, eta atzo, 844koa.
Lezon parte hartzea mantendu egin da Kongresurako hauteskundeetan: 2019an %65,2koa izan zen eta atzo, %65,8koa.
Gipuzkoan ere EH Bildu izan da lehen indarra, eta Hego Euskal Herrian 2019an baino diputatu bat gehiago lortu du (lehen 5 zituen, orain 6).
Eskerrik asko EH Bildu bozkatu duten guztiei. Herria egiten segituko dugu, Lezo eta lezoarrak ditugulako ikur eta ipar.
Argazkian, Mikel Arruti Lezoko alkate eta EH Bilduko kidea, atzo, bozkatzen.