AKTUALITATEA


| 2023-04-28 14:07:00

Irati Mogollon Garcia soziologoa Bilgunean izan zen herenegun, Lezoko EH Bilduren hautes programako ildo estrategiko bati buruzko hitzaldia ematen: zaintzaz; Usurbilgo esperientzia aipatu zuen, besteak beste. Mendekotasuna dutenak zaintzeaz aritu zen, baliabideez, lan egiteko eredu berriez edota Lezoren potentzialitateaz zaintza politika egoki baterako. Hitzaldiaren ostean elkarrizketa labur bat egin genion, eta aipatu zuen udalak izan behar duela zaintzaren politika publikoaren lidergoa, eta elkarlana bilatu.

Zaintzaren politikaren garapena balio jakinekin egin behar da, Mogolonen esanetan, pertsonak erdigunean jarrita.