AKTUALITATEA


| 2020-02-06 12:15:00

Euskal Herria plazan dauden 30 urte inguru dituzten 22 platanondo dira. Kimaketa hauek egiteko ez dago inolako arrazoirik, behar teknikorik. Alderantziz, aurkeztu diren txosten tekniko ezberdinek, zuhaitz hauek ez
kimatzea aholkatzen dute.


Lezoko lorezaintza lanen ardura duen enpresako teknikariaren txostena:
- Egoera naturalean hazi diren zuhaitzak dira, inongo kopa jaitsierarik jaso gabe, hau dela eta, zuhaitzaren estruktura naturala mantendu egin da eta honek adarrak hausteko arriskua gutxitu egiten du.
- Kimaketak egiterakoan zuhaitzaren estruktura naturala aldatu egiten da. Kimaketa puntu hauetan sortzen diren adarrek toki berdinean tentsio handia eragiten dute, arriskutsuak diren puntuak dira, egoera normalean (adarrak handitu ahala) edo haizete garaian bertatik adarrak puskatzea errazagoa baita, bere estruktura normalean hazi, jaio den adar puntutik baino.
Proposamena:
- Kimaketa lanik ez egitea, segurtasun maila handiagoa bermatuta egongo delako. Gainera kimaketa lanak egiten badira, zuhaitzak maiztasun batekin kimatu beharko dira.


Udaleko Ingurugiro teknikariaren txostena:
- Euskal Herri plazan dauden 22 platanondo horiek kimatzeak ez ditu haien segurtasun baldintzak hobetuko.
- Zuhaitz horiek kimatzen badira lorezaintza zerbitzuarentzako gain-kostua suposatuko du, urtero mantenu lanak egin beharko baitira.
- Kimaketak eragin paisajistiko handia edukiko du, eremua guztiz itxuraldatuz.
Honetaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako - Bide Artapenetako eta Kudeaketarako Zerbitzuatik ere, zuhaitz hauek ez dutela errepidearentzat arriskurik suposatzen adierazi dute.
Proposamena:
- Kimaketa lanek dakarten gastua ez dagoela justifikatua.


Hala eta guztiz, txosten tekniko hauek guztiak eskuartean izanda ere, EAJ-PSE gobernu taldeak 13.000€ xahutuko ditu zuhaitz hauen kimaketan.
EH Bildu Udal taldetik, EAJ-PSE gobernu taldeari atzera egin dezala eskatzen diogu. Ez dago inolako arrazoirik Euskal Herria plazan dauden 22 platanondo hauek kimatzeko: ez segurtasun arrazoirik (kimatuz gero segurtasun maila txikiagoa litzake), ez eta bestelakorik ere.
Inbertitu ditzagun 13.000€ horiek herriko beste beharrak asetzeko, hobetzeko, edo eta Jaizkibelen bertako zuhaitzak eta landareria berreskuratzeko.