AKTUALITATEA


| 2022-11-03 11:25:00

Gai konplexua da: oinezkoentzako herri atsegina izatea, mugikortasun aukera desberdinak egoki kudeatzea eta behar beste aparkaleku eta leku egokian kokatzea eskatzen baitu. Konplexutasun horrek arazoari modu integralean erantzutea eskatzen du. Horrek, epe luzeko ikuspegia eskatzen du; herritarren parte-hartzea, azterketa sakonak, inbertsio ekonomikoak eta denbora.

Arazoa konplexua da, gai asko barne hartzen ditu. Arazoari modu integral batean erantzun behar zaio.

Bitartean, ordea, gaur egungo aparkaleku arazoari erantzun bat eman behar zaio. Herriko egoera, aukerak eta udalak izan ditzakeen baliabideak kontuan izanda, Lezoko EH Bilduk neurri batzuk proposatu nahi ditu:

  • • Gaintxurizketa bidean, Elias Salaberria hiribide bukaeran zegoen txatarreriaren eremua alokatu, egokitu eta aparkalekuak egin. Horrekin batera, Aralar kalean, eraikuntza lanak oraindik hasi ez eta aspaldian itxirik dagoen orubea egokitu, berriro ere aparkaleku bihurtuz.

  • • Arraitoki (kiroldegi ondoko aparkalekua), Guillermo de Lazon, Hipolito Gezala eta Polentzarrene inguruak lezoarrentzako gune bihurtu, Altamira auzoan egiten den antzera.

  • • Herriko hainbat kale norabide bakarreko ezarri daitezkeen eta horrek aparkaleku gehiago izateko aukera sortzen duen aztertu.

Hala ere, neurri horiek edo beste batzuk hartu aurretik, Lezoko EH Bilduk uste du udalak herritarren iritzia kontuan hartu behar duela eta erabaki guztien berri ongi informatu behar duela.

Lezon aparkaleku faltagatik dagoen arazoa ez da oraingoa. Arazoa areagotu egin da ordea, EAJ-PSEren udal gobernuak azkeneko urte hauetan hartutako erabaki batzuen eta gai honekin izan duen utzikeriaren ondorioz.