AKTUALITATEA


| 2026-05-29 09:32:00

Lezoko EH Bilduk Bat Egin eguna antolatu du datorren ekainaren 5ean, ostirala, 19:00etan Ibaiondon, herriko komunitatea indartzen eta sarea zabaltzen jarraitzeko helburuarekin.

Azken hilabeteetan, Lezoko EH Bilduk berriz ere martxan jarri du mahai politikoa, herrian parte-hartzea sustatzeko, ideiak partekatzeko eta herrigintzan elkarrekin lanean jarraitzeko asmoz. Denbora honetan hainbat lagun batu dira ekimenera, eta orain arte egindako bidea partekatu eta aurrera begirako erronkak elkarrekin aztertzeko antolatu da Bat Egin eguna.

Ekitaldian zehar, Lezoko EH Bilduko mahai politikoaren aurkezpena egingo da, azken hilabeteetan egindako lana azalduz. Horrez gain, Nekane Zinkunegik, EH Bilduko Gipuzkoako arduradunak, hitzartzea eskainiko du.

Topaketaren amaieran, bertaratutakoekin talde argazkia egingo da, eta ondoren mokadutxoa izango da musikarekin.

Lezoko EH Bilduk herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldian parte hartzera, komunitatea indartzen eta herriaren etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.

Ekainaren 5ean, Bat Egin. 💚