AKTUALITATEA


| 2023-04-19 08:38:00

Herritarrekiko gertutasunaren seinale gisa, Lezoko EH Bilduk Altamira auzoko bizilagunekin bilera egin zuen atzo arratsaldean, Altzate elkartean. Instituzioen aldetik utzikeria pairatzen duen auzoa dela nabarmendu dute bizilagunek. Horri aurre egiteko konpromisoa hartu du EH Bilduk.

EH Bildutik Mikel Arruti alkategaia eta Miren Ormazabal, Aitzol Saizar eta Jon Legorburu udal hauteskunde zerrendako kideak izan dira Altamiran, auzokideekin egindako bileran. Ordubete pasako bilkura izan da, emankorra.

Auzokideek aipatutako kezken artean, batez ere, Altamirak Lezoko Udalaren eta beste instituzioen aldetik pairatzen duen utzikeria dago. Horrekin lotuta daude, haien esanetan, garbitasuna, kaleen eta bazterren mantenua, argiteria, anfiteatroa, segurtasuna, mugikortasuna, uidalarekiko harremana…

EH Bilduk herritar eta eragileengandik gertu egon nahi du, eta azkeneko asteetan Lezoko 25 elkarterekin eta Gaintxurizketako auzokideekin ere elkartu da. Udal hauteskundeetarako programa osatzeko eta datorren legealdian harremanean segitzeko, haiei entzutea da ariketa nagusia.

Datorren asteartean Pisbe, San Pedro eta Lopeneko bizilagunekin izango du bilera (Kike taberna, 19:00).

Argazkian, Altamira auzoko atzoko bilera.