AKTUALITATEA


| 2021-11-15 19:07:00

2019ko ekainaren 15ean, EAJ-PSE gobernu taldea Lezoko Udala kudeatzen hasiz geroztik, soldatak igotzeko hainbat erabaki hartu ditu. Erabaki horiek inolako azterketarik egin gabe onartu dituzte EAJ eta PSEko zinegotziek, gainera. Legeak eskatzen duen beharrezko baloraziorik ere aurkeztu gabe, udal Idazkariak ohartarazi dien moduan.

 

Soldata igoerak hainbat modutan egin dituzte: zinegotzi liberatuen kopurua handituz, udal teknikariei dedikazio gehigarriak emanez edo soldata mailak igoz. Ondorengo taulan ikus daitezke legegiltzaldi hasieratik EAJ-PSE gobernuak egin dituen soldata igoerak:

 

Kontzeptua

Zenbateko igoera

Liberatutako zinegotzi kopurua handitzea*

75.500 €

Kontuhartzaileari %13ko dedikazio gehigarria

7.450 €

Idazkariari %20ko dedikazio gehigarria

13.380 €

Kultura Dinamizatzaileari %5eko dedikazio gehigarria

2.096 €

Hizkuntza Dinamizatzaileari %10eko dedikazio gehigarria

4.000 €

Musika Eskolako arduradunari %10eko dedikazio gehigarria

5.345 €

Langile guztiei soldata maila igo

143.500 €

Guztira

251.271 €

*Liberatutako zinegotziak soldata bat jasotzen duten zinegotziak dira. 4tik 7ra gehitu du EAJ-PSE gobernuak

 

Soldata mailen igoeraren kasuan (143.500€) erabakia kontsolidatua geratzen da, gainera. Hau da, datozen legegiltzaldietan, beraz, ezingo dira soldata maila igoera horiek atzera bota, eta Lezoko Udalaren aurrekontuaren zati handi bat hipotekatuko dute.

 

Ondorioz, legegintzaldi hasieratik soldaten gastua 251.271€ handitu zaio Lezoko herriari (kopuru horri antzinatasunak, etorkizuneko soldata igoerak edota dedikazio gehigarriak gehitu beharko dizkiogu). Hori, EAJ-PSE gobernuak, 2022 urterako onartu berri duen aurrekontu osoaren %2,7a da, hau da, urte osorako hainbat partida sozial, enplegua eta lana sustatzeko, berdintasunerako edota herriko hainbat eremu berritzeko inbertsioetarako onarturiko zenbatekoa baino dezente gehiago, adibide batzuk jartzearren:

 

 

Beraz, erabaki horiek legegintzaldiko azken bi urteetarako 500.000 eurotik gorako gastu gehigarria ekarriko diote Lezoko Udalari. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk, udal-langileen lan-baldintza duinen aldeko jarrera argia dugun arren, uste dugu tamaina horretako erabakiak ongi aztertuta eta ongi justifikatuta hartu behar direla. Gure aldetik azterketa eta justifikazio horiek behin eta berriro eskatu arren, EAJ-PSEko gobernu taldeak ez du ezer aurkeztu.

 

EH Bildun argi dugu Lezoko herritarron diru-baliabideak herritar guztion ongizatea hobetzera bideratu behar direla eta udalak horretarako dituen baliabide mugatuak zuhurtziaz, zorroztasunez, modu arduratsuan eta herritarrekiko gardentasunez kudea ditzan lan egiten eta eragiten saiatzeko konpromisoari eusten diogu.

(Bideoa osorik: https://youtu.be/Q3J1JhPq6Z4 )