AKTUALITATEA


| 2022-03-14 08:09:00

Orain hilabete batzuk Lekunberriko errekan egin diren “garbitze” lanak salatu genituen publikoki, gure ustez lan horiek ingurumenean eta ekosisteman kalteak eragin zituztelako. Eta azaldu genuen  gai horretan eskumena duten erakundeek espedienteak irekiak zituztela Udalak egindako lan horiek egoki egin ote ziren ikertzeko.

Egun hauetan jaso dugu Confederación Hidrográfica del Ebro (CHE) erakundeak emandako ebazpena erreka garbiketen inguruan. Hauxe esaten du erakunde horrek Lekunberriko Udalak egin dituen lanen inguruan:

“(...) en la margen izquierda de la regata Azin, desde la Escuela pública hasta la rotonda de la salida norte de Lekunberri, aparte de las especificaciones planteadas en la solicitud de corta, se ha llevado a cabo la eliminación de la vegetación natural de ribera existente a lo largo de aproximadamente 1400 metros, así como la de algunos ejemplares de arbolado en buen estado de conservación fuera del cauce. Cabe considerar que la pérdida total de vegetación riparia en el talud de dicha margen podría favorecer los procesos erosivos sobre el mismo, particularmente en episodios de crecida de la regata. Posteriormente, también se ha constatado la eliminación de parte de la vegetación de ribera de la regata Ipiria, en la zona de Soroeta, en una extensión longitudinal de 50 metros".

Hemen informea (deskargatzeko)

 

CHE-K EMANDAKO BAIMENA

Erreka eta haren inguruak garbitzeko, baimena eskatu behar izaten zaio CHE erakundeari, eta hark baldintza batzuk ezarri ohi ditu bertako ekosistema errespetatzeko.  CHEk 2021eko otsailaren 8an eman zion baimena Udalari, eta, besteak beste, baldintza hau errespetatzeko agindu zion, eta errespetatu ezean arau-haustea [infracción] egingo zuela jakinarazi zion:

EN NINGÚN CASO SE AFECTARÁ A EJEMPLARES EN BUEN ESTADO DE CONSERVACIÓN UBICADOS EN EL ÁMBITO DE LA RIBERA DEL RÍO Y QUE CONTRIBUYEN A LA FIJACIÓN DEL TALUD”.

Ikusten da, beraz, CHE-k propio galarazi zuen hori egin duela Udalak erreka garbitzean, eta zigortu egin du Udala. Lege-hauste “arina” egitea egotzi dio, eta 500 euroko isuna jarri dio; horretaz gain, eta hondatu duen ingurua lehengo egoerara itzuli beharko duela agintzen dio. Gogorarazi nahi dugu lan horiek egitea 13.000 € inguru kosta zaiela herritarrei. Orain ikusi egin beharko da zenbat kostako zaigun inguru horretan guztian berriz arbolak eta landaredia landatzea...

Erreka garbiketaren harira,  Gobernu Taldetik behin baino gehiagotan azpimarratu zaigu baimen guztiak errespetatuz egin direla lanak, baina orain ikusi dugu hori ez dela horrela izan.

 

EHBILDUREN PROPOSAMENAK

EHBildutik ikusten genuen Lekunberriko erreka garbitu beharra zegoela, zabor eta hondakin dezente daudelako (jendeak botata) eta zuhaitz batzuk egoera arriskutsuan egon zitezkeelako; horregatik, 2021. urterako aurrekontuetan, proposamen bat sartu genuen errekan garbitze-lanak egiteko; Lekunberriko Taldeak, ordea, ez zuen onartu. Gerora, alkate-ebazpen bidez hartu zen erabakia (udal batzarrak erabaki gabe) eta oposizioarekin landu gabe. Jokabide horrek zer ekarri duen begi bistan gelditu da beste behin.

Orain, behin kalte eginda, EHBildurentzat garrantzitsua da ingurumenari egin zaizkion kalteak lehenagora itzultzea, eta beharrezkoa iruditzen zaigu errekan dauden zaborrak (gurpilak, plastikoak, botilak) garbitzea, errekak zikina jarraitzen baitu. Ezinbestekoa da Lekunberrin ere ingurumen politika eraginkorrak sustatzea, herritarrekin eta eragileekin lankidetzan.