AKTUALITATEA


| 2022-12-12 10:13:00

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAK BALIOGABETU EGIN DU KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA ETA SARE SOZIALAK KUDEATZEKO KONTRATUA

 

2022ko maiatzaren 26an egindako udal batzarrean, Lekunberriko Taldeak, komunikazio instituzionala eta sare sozialak kudeatzeko kontratua esleitu zion HAUDA enpresari, 5 urteko iraupenarekin  eta 107.387,5€ diru kantitatearen truke; hau da, urtero 21.477,5 € jasoko lituzke enpresak.

EHBildu hasieratik bozkatu zuen aurka, prozesu osoa gauzatzen ari zen moduagatik.  Hala ere, kontratazio-prozedurak aurrera jarraitu zuen, eta kontratazio mahaia bildu zenean, EHBildutik ikusi genuen irregulartasunak gertatu zirela, eta  epaitegietara eraman genuen Udalak egindako kontratazioa, prozeduran ez zelako errespetatu HAUDA eta FITFOXCOLME enpresen arteko inpartzialtasuna eta tratu-berdintasuna.

Oraintsu iritsi da  Nafarroko Administrazio Auzitegiak eman duen epaia, eta EHBilduri ematen dio arrazoia. Ondorioz, baliogabetu egin du  Lekunberriko komunikazio instituzionala  eta sare sozialak kudeatzeko aholkularitza-zerbitzuaren kontratazio prozedura. 

Epaia argia da eta honela dio: “faltando por valorar la mitad de los puntos otorgados, entendemos que se ha vulnerado el principio de igualdad en cuanto que, al concederse previamente la puntuación objetiva, la mesa de contratación ya tenía el criterio “contaminado” , por lo tanto, se ha puesto en peligro la objetividad de la valoración de los criterios subjetivos”.

Eta epaiaren bukaeran honela dio: “…debemos concluir que la apertura y valoración de las proposiciones ha tenido lugar con la infracción de las garantías impuestas por el artículo 97 de la Ley Foral Contratos Públicos, lo que ha causado una vulneración del principio de igualdad...”

Legealdi honetan ez da lehenengo aldia kontratazio prozeduretan arazoak gertatu direla Lekunberrin; 2021. urtean, adibidez, Nafarroako Kontuen Ganberak nabarmendu zuen lanbide publikorako sarbidea arautzen duten oinarrizko printzipioak (berdintasuna, konkurrentzia, meritua eta ahalmena) apurtu egin zirela udal kontratazio batzuetan. Ur Tratamendu Plantaren kontratazioa prozedura ere baliogabetu egin du epaitegiak legealdi honetan, irregularra izan zelako.

Beraz, uste dugu hau ez dela kasu isolatu bat, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren epai honek erakusten du gobernu taldearen funtzionamendu oker eta erratikoa. Hori dela eta, uste dugu bestelako udal eredu baten alde egin behar dugula, praktika irregularrekin amaituko duena; izan ere, gure ustez, lekunberriarrok udal garden bat merezi dugu, kudeaketan arduratsua eta herritar guztientzat lan egingo duena, bereizkeriarik gabe, zuzentasunez eta inpartzialtasunez.