EH Bilduk, Elkarrekin Podemos taldearekin batera, legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean ikasturte amaiera sektoreko eragile guztien adostasunaz antolatzen dela ziurtatzeko.
Jaurlaritzak 40 egun baino gehiago behar izan ditu, ikastetxeak itxiz geroztik, familia eta lana uztartzeko laguntzak martxan jartzeko. Gainera, bere planak zailduko du zailtasun ekonomikoak dituzten familiek laguntza horiek eskuratzea. EH Bilduk baldintzak aldatzeko eskatu dio horregatik.
Rebeka Ubera: “2016an sortu zen Gaixotasun Infekzioso Berrien Aholku Batzordea egunero bildu beharko litzateke, hori litzateke normalena, eta ez da logikoa hala ez egitea, ez eta erabakigunetik kanpo uztea ere. Osasun Sailak irizpide politikoak lehenesten dituela dirudi”.
EH Bilduk proposamena aurkeztu du Diputazio Iraunkorrean eztabaidatzeko premiazkoa delako EHUk garatutako testak erabiltzea egunero milaka proba egiteko, kutsaduraren katea etete aldera. Nekane Murgaren sailburuaren agerraldia ere galdegin du.