AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Legebiltzarrak aukera galdu du etorkizuneko polizia eredua diseinatzeko, egungo errealitatea kontuan hartuta

| 2019-06-05

EAJ, PSE eta PPk Polizia Legea adostu dute, baina polizia ereduari buruzko eztabaidari heldu beharrean, konponketa korporatibo huts batera jo dute eta ia soldata kontuetara bakarrik mugatu dute debatea.


EH Bildu eta Podemosen ekimenez, Legebiltzarrak haurren aurkako sexu abusuei buruz arituko den ponentzia bat sortzea onartu du

| 2019-05-30

Oihana Etxebarrieta (EH Bildu) eta Eukene Arana (Elkarrekin Podemos) legebiltzarkideek aurkeztu dute talde parlamentario guztiek aho batez onartu duten proposamena. Ponentziak memoria kolektiboa eraikitzeko, biktimen egia aitortzeko, prebentziorako neurriak hartzeko eta aurrerantzean horrelako erasoak saihesteko mekanismoak jartzeko lan egingo du.


Enpresen deslokalizazioa eragozteko EH Bilduren lege proposamena atzera bota dute EAJ, PSE eta PPk

| 2019-05-30

Iker Casanovaren proposamena onartuz gero, enpresek 10 urteetan jasotako laguntza publikoak itzuli beharko zituzten euren jarduera justifikatu gabe kanpora eramatekotan. EAJ eta PSEk 2007an Bizkaian onartu zutenaren kontra egin dute; han antzeko arau bat indarrean dago.


Larria eta onartezina da EHUko Medikuntza Fakultatean euskaraz ikasten dutenei lanak gaztelaniaz aurkezteko eskatzea

| 2019-05-29

Rebeka Uberak kontuak eskatu dizkio Hezkuntza Sailburuari Parlamentuan “lotsagarria delako 2019an ikasle euskaldunak bigarren mailakoak izaten jarraitzea”. Ikasle horiei berdintasun baldintzetan aritzea bermatzeko exijitu dio Jaurlaritzari.