Koalizioaren iritziz, ulertezina litzateke Gobernu espainolean alokairuen prezioak mugatzea adostu duten alderdiek hemen horren kontra agertzea. “Urkulluren Gobernua Diaz Ayuso PPkoaren pare jarriko da?”.
Unai Urruzunok autogobernu ponentzia hiltzen uzteko asmoa egotzi die eta estatus berriaren beharra gizarteratzeko kanpaina bat iragarri du. “Urkulluk dio Jaurlaritzaren eskuduntzetatik at dagoela pentsioak edota soldatak hobetzea, baina aldi berean uko egiten zaio eskumenak zabaltzeari; hori da larriena”.
Iker Casanovak merkataritza txikiaren aldeko estrategiaren baitan kokatu du proposamena. Azaldu duenez, saltoki handiek okupatzen dituzten metro karratuen arabera ordainduko lukete eta, hala, Administrazioak 12 milioi euro inguru jasoko lituzke urtero zerga berri horren bitartez.
EH Bilduk azpimarratu du euskararen erabilera arautzen duen dekretuak euskaldunen zein erdaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen dituela.