EH Bilduk Nafarroako eredua aplikatzea proposatu du 2.200 euroko laguntzak emateko, baina EAJk, PSErekin batera, ez du premiazkotzat jo Diputazio Iraunkorrean horretaz eztabaidatzea. Berdin egin du hezkuntza arloan: EH Bilduk ikasturte amaiera sektorearekin adostea planteatu du, baina hori ere atzera bota du, eztabaida bera ere galarazita.
Iker Casanova: “Premia ekonomikoak bultzatuta ireki behar izan dute ostalari eta merkatari askok, baldintzak ematen ez diren arren”. Laguntzak (2.200€) behingoz bideratzeko exijitu dio Jaurlaritzari, “gutxieneko bermeak eduki bitartean negozioa itxita mantendu ahal izateko ere bai”. EH Bilduren proposamena bidean da jada Legebiltzarrean.
EH Bilduk proposamena aurkeztu eta Diputazio Iraunkorra berriz biltzeko galdegin du. Rebeka Uberaren iritziz, “Hezkuntza Sailaren aldebakartasuna ez da bidezkoa, Despotismo Ilustratuaren garaikoa da”.
Mahaiak ez ditu EH Bilduren legez besteko bi proposamen tramitera onartu eta Elkarrekin Podemos-IUren jarduera politikoa blokeatzen jarraitzen du. Eba Blancok eta Jon Hernandezek EAJ eta PSEri egotzi diete “Mahaian duten gehiengoa oposizioaren lana eragozteko eta Jaurlaritza babesteko baliatzea”.