“Euskara mundu digitalean ez badago, ez da euskararik izango”, ohartarazi du Jasone Agirrek, beste edozein hizkuntzak bezala, ezinbesteko duelako teknologia berrietan ondo kokatuta egotea. Premiazkotzat jo du adimen artifizialean, zientzian eta kulturan euskararen erabilera bultzatzea.
Itxaso Etxebarriak lehen sektorearen egoera benetan larria dela ohartarazi du eta egungo eredu industrial intentsiboak gainditzearen alde agertu da.
Ingurumen Saila, batetik, eta Lurralde Plangintza Saila, bestetik, plan guztiz kontraesankorrak lantzen ari dira Araban. Batak parke eoliko gehiago nahi ditu, besteak ez du beharrik ikusten. “Lurraldea ordenatu ordez, nahasmena areagotzen ari dira”, Mikel Oteroren esanetan.
EH Bilduk neurri zehatzak eskatu ditu jendeari eta enpresei laguntzeko eta, “gertatzen dena gertatzen dela, inor ez dela bazterrean geratuko bermatzeko”. Pleno monografiko bat deitzea galdegin du hartu beharreko neurriak eztabaidatu eta adosteko.