Aurrekontuen tramitazioa eztabaidarik gabe ixteko Jaurlaritzaren erabakia salatu du Nerea Kortajarenak. “Egiturazko arazoak metatzen ari dira arlo estrategikoetan, baina, antza, Gobernuarentzat ez da egokia horietaz eztabaidatzea. Ideia eta proiektu falta erakusten ari da”.
EH Bilduk Jaurlaritzaren proiektuaren kontra bozkatu du, lege berriak zerbitzu eta prestazio batzuk arautu baino ez duelako egingo.
EH Bilduk 2024ko aurrekontuak hobetzeko proposamena helarazi dio Jaurlaritzari, “trantsizio handien garai honi erantzun diezaioten”. Neurriak planteatzen ditu Osakidetza eta oro har zerbitzu publikoak indartzeko, bizitzaren garestitzeari aurre egiteko eta trantsizio energetikoan sakontzeko.
Julen Arzuagak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Legebiltzarrak Estatuaren biktimei buruzko Balorazio Batzordearen gomendioak aintzat har ditzan. “Aitortza eta erreparazio gutxien jaso duten biktimak bereziki oroitu nahi izan ditugu Memoriaren Egunean, bigarren mailan daudenak”.