AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Arrasateko anbulantzia medikalizatua bart ere mediku barik aritu da berriro, salatu du EH Bilduk

| 2023-08-28

Rebeka Uberak azalpenak eskatu dizkio Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. “Osakidetza murrizketak normalizatzen ari da, bai eta hainbat zerbitzu hustu ere, osasun arretaren kalitatearen kaltetan”.


EH Bilduk bermeak eskatu ditu Osakidetzako oposizioetan gardentasuna eta aukera berdintasuna ziurtatzeko

| 2023-07-19

Rebeka Ubera: “Lau oposizio txikitan akatsak egon baldin badira, neurriak hartu ezean, arazoak askoz gehiago izango dira prozesua gainerako kategoria guztietan hasten denean. Azterketen garbitasuna ez ezik, dokumentazioa aurkezteko eta Osakidetzan tramitatzeko epeak egokiak direla ere bermatu behar da ezinbestean, sistema ez kolapsatzeko”.


EH Bilduk Suhiltzaileen Legea negoziatzeko prestasuna adierazi du, 23 zuzenketa partzial aurkeztuta

| 2023-07-14

Mikel Oterok azpimarratu du legeak suhiltzaileen funtzioak argitu eta zehazteko balio behar duela, udalerri guztietan zerbitzu berak eskaintzeko. Lege proiektuan horrelako hobekuntzak txertatu ezean, EH Bilduk kontrako botoa emango du, ohartarazi du.


EAJk eta PSEk etxebizitzak berritzeko laguntzak luzatzea baztertu dute praktikan, horri buruz eztabaidatzeari uko eginda

| 2023-07-13

EH Bilduk Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorra deitzea eskatu du Jaurlaritzak laguntzak luzatu ditzan, programa hori bat-batean itxi izanak kalte handia egin dielako milaka familiari. EAJk eta PSEk, baina, uko egin diote koalizioaren proposamena premiaz eztabaidatzeari. EH Bilduk udaletxeetan mozioak aurkeztuko dituela iragarri du.