EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Legebiltzarrean Osasun Sailari eskatzeko sei hilabeteko epean Lehentasunezko Osasun Txartela ezar dezala adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonentzat. Txartel horrek, azaldu du Ayem Oskoz legebiltzarkideak, “pertsona horien osasun zerbitzurako sarbidea bermatuko luke, berdintasunez eta diskriminaziorik gabe”.
Oskozen proposamena bat dator Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren 25. artikuluarekin, osasunerako eskubidea aitortu eta babesten duenarekin, eta, baita ere, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Estrategia 2021-2024 dokumentuarekin. Azken honek, gogorarazi du Oskozek, azpimarratzen du garrantzitsua dela “desparekotasun-ardatzek bereziki eragiten dieten kolektiboen behar soziosanitarioei arreta ematea, ardatz horiek diskriminazio-egoeretan edo gizarte-kalteberatasun handiagoko egoeretan jartzen baitituzte. Horrela egoten dira, besteak beste, mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak”.
Bizitza guztian zehar osasunaren arloan herritar guztien ekitatea sustatzea helburu, EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu du Lehentasunezko Osasun Txartelak ondorengo hobekuntzak ekarriko lizkiekeela adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonei, osasun zerbitzuetara jo behar dutenean: