Aberastasunaren sorrerari eta EAEko eredu sozioekonomikoari buruz sakon eztabaidatzeko, EH Bilduk eskatuta, ekainaren 4an Legebiltzarrean egingo den osoko bilkura monografikoak duen garrantziaz jabeturik, koalizio abertzalea proposamenak eta ekimenak lantzen ari da egunotan eragile ekonomiko eta sozial ugarirekin, debatea aberasteko eta erantzun kolektiboak eraikitzen laguntzeko. Testuinguru horretan, Ander Goikoetxea eta Pazis Garcia legebiltzarkideak ASLE-Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearekin batzartu dira gaur, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoera sozioekonomikoaren inguruan elkarrekin hausnartu eta diagnostikoak zein proposamenak partekatzeko.
Goikoetxeak eta Garciak adierazi dutenez, “langileen jabetzako enpresa ereduen sustapena lehentasunezko ildoa da EH Bildurentzat, eta ASLEk paper garrantzitsua joka dezake arlo horretan. Hori horrela, gaurko bilera oso aberasgarria izan da, etorkizuneko lanpostuen eta enpresa ereduen inguruko ikuspegiak partekatzeko aukera eman digulako”.
EH Bilduren iritziz, herri honek, bere ahalmen eta gaitasunei balioa emanez, egungo egoerarekin bat datorren erantzuna eman dezake, baina horrek herri mailako elkarrizketa prozesu bat irekitzea eskatzen du, egungo galdera eta erronka handiei aurre egin ahal izateko. ASLErekiko gaurko bilera bide horretan kokatzen da.