AKTUALITATEA


| 2021-06-07 13:03:00

Kristau Eskolak ikasturtea amaitutakoan Bilboko Hijas de la Cruz eskola itxiko duela eta, beraz, egun batetik bestera bertako langileak, 40 inguru, eta 200 ikasleak kalean geratuko direla kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak ikastetxea erostea edo gutxienez eraikina hezkuntza erabilera izango duela ziurtatzea proposatu du EH Bilduk gaur Legebiltzarrean, Solokoetxen, Atxurin eta Alde Zaharrean 0-18 adin tartean hezkuntza eskaintza publiko eta euskalduna bermatzeko. Elkarrekin Podemos-IU bat etorri da proposamenarekin, baina EAJ, PSE eta PPk atzera bota dute.

Hijas de la Cruz ikastetxeko lanpostuak mantentzeko norabidean, koalizioak bertako langileekin eta patronalarekin adostutako irtenbide bat ahalbidetzeko bitartekaritza aktiboa egin dezala eskatu dio Jaurlaritzari.

Halaber, Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkideak beharrezkotzat jo du lan-mahai bat eratzea Bilboko Ibaiondo barrutiko hezkuntza komunitatea osatzen duten inplikatutako sektore guztiekin batera zonaldeko hezkuntza eskaintzaren inguruan proposamen integral bat osatzeko helburuarekin.